B maila

Janire Afonso fernandez

B Maila Olerkia aipamen saria
Kaixo, ni Janire naiz, 14 urte ditut. Beasainen bizi naiz eta Lasalle ikastetxean ikasten dut. Futbola da nire afizio handiena, lagunekin geratzea asko gustatzen zait.
Janire Afonso fernandez

Zure argia

Bihotza beterik eta irekitzeko prest 

buruak bestalde atzera egiten dit aurreratu nahi dudanean,

begiak bustitzen zaizkit bihotz eta buruaren arteko borrokokarekin

barnean suak erretzen dit

 

Egun iluna da, asteko ilunena

ni zure beso gozoen usainen barrenean

zure begi ilunen argia nire begietan islatzen

zu eta ni, gu biok bakarrik

 

Urteko egunik bereziena

zu nire ondoan izatea oparirik bereziena

zure irribarrearen argi horia

gure musuen besotasuna. Oso argi daukat,

zurekin betirako…

 

Hitz guzti horiek ilargian dantzari.

Gure musuen berotasuna eguzkian,

zure besoen babesa, nire oroitzapenean

eta ni, hotzaren barrenean…