B maila

ANE MALKORRA MENDIZABAL

B Maila Olerkia 2. saria
Poesia bat, hitz joko bat, pertsona bati ezagutzeko modu bat... Hona hemen nor zaren zalantzan jartzeko poesia bat. Agian badakizu, baina agian zalantzak sorrarazten dizkizu. Nik ez dut garbi nor naizen, baina zalantzak sorrarazten zaizkit, neure buruari nora iritsi nahi dudan galdetzean.

NOR NAIZ

Nik ere neure burua maitatu nahi dut.

Nik ere neure burua ulertu nahi dut.

Nik ere besteek ikusten nauten bezala

ikusi eta sentitu nahi dut.

Nik ere burua deskantsatu nahi dut…

 

Zuk ere zeure burua maitatu nahi duzu.

Zuk ere zeure burua ulertu nahi duzu.

Zuk ere besteek ikusten zaituzten bezala

ikusi eta sentitu nahi duzu. 

Zuk ere burua deskantsatu nahi duzu…

 

Hark ez daki zer nahi duen.

Ez daki nor den.

Hitzak idazten ditu hondarrean,

urak eraman ditzan.

 

Larrosen petalo bakoitza da denbora.

Haizeak eramaten ditu hitzak.

Eta isilik dago dena, zaratarik gabe.

Isiltasuna da bizitzaren azken hitza.

Gu bizitzeko eginak gaude,

isiltasunak azken hitzak eraman arren.