A maila

NORA RUIZ DE ZUAZO ELORZA

A Maila Prosa aipamen saria
Kaixo ni Nora Ruiz de zuazo Elorza naiz. 2006ean Lazkaon jaio nintzen eta San Benito Ikastolan ikasten dut. Nire denbora librean lagunekin egotea gustatzen zait; horretaz gain, liburuak irakurtzea eta idaztea ere oso gustuko ditut.

EZ NAIZ JON, JONE NAIZ

 

Jone naiz eta 19 urte ditut, baina  bi urte baino ez daramatzat Jone izaten. Jaio nintzenean, nire gurasoek huts egin zuten pentsatzean zakila izateagatik mutila nintzela, baina oso oker zeuden. 6 urte nituenetik banekien neska nintzela eta azkenean 16 urterekin esan nion nire familiari. Nire gurasoak ni jaio nintzenean Urnietara etorri ziren bizitzera, beraz ni betidanik Urnietan bizi izan naiz. Nire bizitzan hainbat etapa zail eta gogor bizi izan ditut, hainbat momentutan nire buruaz beste egitea ere pentsatu dut, izan ere, bakarrik sentitu izan naiz. Momentu zailetan ez nuen laguntzarik eduki, nire familia eta ingurukoek bizkarra eman baitzidaten.

Arazoak lehen hezkuntzako hirugarren mailan hasi ziren. Ikastolan arratsaldeko azkeneko orduan etikako klasea genuen,eta egun horretan gure genero identitateaz hitz egitea tokatzen zen. Lehenik eta behin gure andereño Amaiak emakumea edo gizona izatea zer zen azaldu zigun, ondoren joko bati hasiera eman zion:

 

-Altxa besoak handitan amatxo izan nahi dutenek- esan zuen Amaiak.

 

Momentu horretan nire gelako neska guztiek eskua altxatu zuten,nik ere eskua altxatu nahi nuen,izan ere nire ametsa zen ama izatea beraz,eskua altxatu nuen harro. Andereño Amaia aho zabalik geratu zen eta nire gelako Martinek barre egin zidan.

 

-Zuk ezin duzu umerik eduki mutila zara!-esan zuen Martinek.

 

Bere atzetik gelako beste guztiak barrez hasi ziren. Amaiak barrerik ez egiteko eskatu zien eta niri ezin nuela umerik eduki esan zidan.Nire barruan golpe bat bezain min handia egin zidaten gelako eta andereño Amaiaren hitzek beraz hurrengo ordu osoan isilik geratzea erabaki nuen. Egun hartatik aurrera nire gelakideak hainbat komentario desatsegin egin zituzten nire aurka eta egunero, ikastolara gogo gutxiago eta beldur gehiagorekin joaten nintzen.

 

Ikasturtea oso poliki igaro zen eta azkenean laugarren mailara iritsi ginen. Bertan nire gelakideen begirada arraroak handitu ziren eta geroz eta gehiago sartzen ziren nirekin. Jada ez nintzen Jon normala, orain Amatxo Jon nintzen. Horrela pasatu nuen lehen hezkuntza guztia irain eta begirada arraroen artean.

 

Bigarren hezkuntzara iritsi aurreko udan nire gurasoak jada nirekin hitz egiteko saiakerak egiten hasi ziren baina nik ez nuen  beraiekin hitz egin nahi, nahikoa nuen nire adineko lagun eta ikaskideen irainak jasotzen, ez nengoen prest beraienak ere jasotzeko. Beraz nire lehenengo psikologoarengana eramatea erabaki zuten.

 

Herriko anbulatorioan zegoen psikologoaren gelan sartu nintzen, hura zen hura nahastea! Milaka paper eta muki zapi zebiltzan airean eta bere mahian hainbat koaderno eta tintarik gabeko bolalumak zeuden. Medikua emakume zahar bat zen, betaurreko gorri erraldoiak zituen soinean. Bere ilea gorria zen eta ez zegoen batere zaindua, gorputz handiko emakumea zen medikua.

 

Jon nire kontsultara sartu zenean,ezagutzen ez nuen mutil gazte normal bat iruditu zitzaidan. Ez nuen ulertzen zergatik zegoen bertan, bere amak azaldu zidan Jon ez zela mutila sentitzen baizik eta berak esaten zuenez neska zen. Hori txorakeria!

 

Gaur egungo gazteek denen hitzetan egoteko horrelako txorakeriak esaten dituzte eta hori etapa bat besterik ez dela, argi adierazi nien bere gurasoei, ez zutela kezkatu beharrik moda txatxu bat zela eta segituan pasatuko zitzaiola. Medikua naizenetik horrelako hainbat kasu aztertu izan ditut eta denak etapa bat izaten dira.

 

Egun hartatik aurrera nire gurasoak ez zidaten kasurik egiten, medikuak esan bezala segituan pasatuko zitzaidala pentsatzen zuten, baina ez zen horrela. Hau ez da moda bat, nire identitatea da. Inoiz ez naiz nire gelako mutilekin edo nire aitarekin identifikatu, beti nire ama eta arrebak bezalakoa izan nahi izan dut. Panpinekin jolastea ikaragarri gustatzen zitzaidan eta txikitan ikastolan esan nuen bezala nik handitan ama izan nahi nuen.

 

DBH 1 hasieran gauzak asko okertu ziren, zaharragoen irainak geroz eta indar gehiago zuten nire barnean eta nire egunerokotasunean eragiten zuten. Nire gurasoei tripako mina edo buruko mina nuela esaten nien egunero ikastolara ez joateko, baina ez zidaten sinesten. Ikastolatik bueltan nire logelan sartzen nintzen eta nire ohean kuxinaren gainean milaka eta milaka malko erortzen ziren.

 

Abenduaren 31ko famili afarian amari esan nion soineko bat jantzi nahi nuela, amak inoiz espero ez nuen bezala erantzun zidan:

 

-Zu ez zara neska, ezin duzu soinekorik jantzi!-esan zidan.

 

-Ama,iada baduzu momentua ni neska naizela ulertzekoa, nire genitalek ez dute nire sexua zehazten. Txikitatik sentitu izan naiz neska eta jada badut adina ziur neska naizela jakitekoa, ulertu ezazu mesedez.-erantzun nion

 

-Mesedez Jon ez esan txorakeriarik- Hori esan atea indarrean itxi eta gelatik irten zen.

 

Egun horretan nire bizi guztian bota nituen malko gehienak erori zitzaizkidan. Ez nuen goserik, eta amarekin eduki nuen liskarrak nire ondorengo bizian arazo asko ekarri zituen.

 

16 urte bete nituenean,nire gurasoak beste psikologo batengana eraman zidaten, izan ere iada ez nuen jaten, ez nuen nahi nire gorputza hazten eta handitzen joaterik. Medikuarekin hitzaldi luze bat eduki nuen eta azkenean nire bizitzan ahaztuko ez dudan galdera bota zidan:

 

-Zergatik ez duzu zure burua maite?-galdetu zidan medikuak.

 

Medikuaren hitzek negar egitera behartu ninduten. Nire jertsearen mahuka altxatu nuen aurpegia lehortzeko eta bat batean nire aita negarrez hasi zen. Ez nintzen konturatu baina, mahuka altxatzean azkeneko hilabetetan ezkerreko eskuan egin nituen ebakien zauriak ikusi zituen aitak. Nire ama kanpoan zegoen gure zain eta aitaren negarrak entzun zituenean medikuaren gelara sartu zen zer gertatzen zen jakiteko. Amak nire besoa ikustean aitari eta niri besarkatzea erabaki zuen.

 

Egun hartatik aurrera gurasoek nire kontrola hartu zuten,etxera iristean eskuak eta gorputzeko beste hainbat leku begiratzen zizkidaten zauririk ez topatzeko asmoarekin, baina azkenekoz medikuarekin egon nintzenetik geroz eta gehiago egin nituen. Medikuak entzun nahi ez nituen milaka gauza esaten zizkidan eta barruan nuen sufrimendua,sufrimendu fisikoan bihurtzen nuen.

 

Azken urte hauei  aurre egitea oso zaila izan zen niretzat, baina inoiz pentsatuko ez nuen lekuan laguntza topatu nuen.Interneten hainbat lekuetan begiratzen nituen albiste, bideo eta besteen bizipenak. Hori zen nire barrua betetzen zidana, hau da, ni bezala sentitu diren eta sentitzen diren beste asko daudela munduan. Ni ez nintzen zomorro arraro bat!

 

Transexualak ziren hainbat pertsonekin hitz egin ondoren, nire burua maitatzen hasi nintzen. Naizen bezalakoa naizela onartzen eta inorrek eman ez zidan babesa nire buruari ematen.

 

Urte bete pasatu zen, egunero informazioa bilatzen nenbilen nire transexualitatea aurrera ateratzeko. Hainbat mezu eta laguntza bideoak jaso nituen NAIZEN web guneko gazte transexualen partetik eta azkenean nire betiko beldurrari aurre egitea erabaki nuen.

 

Uda hasierako erosketak egitera amarekin joaten nintzen Donostiara. Hainbat dendetan ibili ondoren, momenturik gogorrena iritsi zen, bainujantzia erosi beharra nuen. Denda batean sartu ginen eta bat batean amari lanetik deitu zioten, beraz nik hitz egin behar nion dendariari. Amak bere nagusiarekin eztabaidatzen zuen dendaren kanpoan, beraz nik dendariari baxu baxu bikini bat eskatu nion. Dendariak nahi nuena aukeratzeko esan zidan eta gero berak emango zidala nire tamainakoa. Horixe egin nuen, bainujantzi more bat  aukeratu nuen, izugarri gustatu zitzaidan eta nire neurrian zegoen beraz aldagelara sartu nintzen aldatzeko.

 

Lehenengo aldia zen ispiluaren aurrean “emakumeen” bainu jantzi bat janzten nuena, ispiluak niri gustatzen zitzaidan Jon islatzeen zuen. Beraz hunkiturik lurrean eseri nintzen, oso pozik nengoen baina aldi berean ez nekien aldagelatik atera edo ez. Amaren eta dendan zebiltzan pertsonen erreakzioak beldur asko ematen zidan.

 

Bat-batean ama entzun nuen dendan sartzen eta nire izena oihuka esaten:

 

-Jon non zaude?-galdetu zuen amak.

 

-3.aldagelan dago-erantzun zion dendariak

 

-Ez etorri ama! Ez zaizu gustatu behar ikusten duzuna!-oihukatu nion, baina ez zidan kasurik egin, aldagelako errezelak ireki zituen eta harrituta geratu zen.

 

-Kendu hori derrepentean!-oihukatu zidan.

 

-Ama ez dut kendu behar,hau erosi behar dut -erantzun nion harro.

 

Amak orduan eskutik heldu eta mesedez jantzita nuena eranzteko eskatu zidan. Etsita nengoenez berak esana egin nuen eta negar malkotan atera nintzen dendatik.

 

Etxera iritsi ginenean, nire ama aita eta arreba txikiari afaltzean hitz egin beharra nuela esan nien. Afalordua iritsi bitartean nire logelan esan behar niena prestatzen egon nintzen eta azkenean iritsi zen horrenbeste itxaroten nenbilen eguna:

 

-Jada bada garaia zuek ni naizen bezala maitatzeko, ikasgelakoen eta zuen erruz azkeneko 7 urteetan inoiz izan ditudan buruauste eta esperientzi txarrenak  bizi izan ditut. Bai ama transexuala naiz,txikitatik ez naiz identifikatuta sentitu hanka tartetan dudanarekin. Ni neska naiz, eta bada garaia zuek ere niri neska bati bezala tratatzekoa. Oso gogorra egiten zait horrela esatea baina ez baduzue gustoko nire erabakia, beste mundura joango naiz, bertan agian naizen bezala maitatuko didate. Horiek izan ziren nire hitzak eta orduan nire amak bere hitzaldiari hasiera eman zion:

 

-Nire txikia zara eta iada badugu garaia zaren bezala onartzekoa. Gaur gaueko hitzaldiaren zai egon naiz,zure benetako hitzak askatu eta zure barrua ustearen zai. Orain oso argi ikusi dugu zure iritzia eta zu nor zaren,beraz etxekoen partetik barkamena eskatzen dizugu. Hemendik aurrera guretzat Jone izango zara eta behar duzun guztietan lagunduko dizugu.

 

Gau hartatik aurrera nire bizia aldatu zen, orain oso zoriontsu naiz. Hasiera batean nire aitari zaila egin zitzaion niri Jone deitzea baina iada 19 urte ditudala mundu guztiarentzat naiz Jone.

 

Denek hasieran ea alua jarri behar nuen edo bularra operatu behar nuen galdetzen zidaten, baina ez,oso argi nuen nik ez nuela nire gorputza aldatu behar. Gizarteak erakutsi digu emakume izateko bulba eduki behar dugula eta gizona izateko zakila, baina ez ez da horrela. Badaude zakila duten emakumeak eta bulba duten gizonak ere. Beraz nik neska izateko ez dut bulbarik eduki behar, horregatik ez dut nire gorputza aldatuko, nire sentimendu eta nire erabakiak dira nire generoari indarra ematen diotenak.

 

Neska naiz hala dela badakidalako.

Eta nik bakarrik esan dezaket zer naizen, nor naizen.