A maila

IXIAR BARANDIARAN ERRANDONEA

A Maila Bertsoa aipamen saria
Kaixo! Ni Ixiar Barandiaran naiz, ataundarra. 17 urte ditut eta Beasaingo Txindoki institutuan 2. batxilergoan ikasten ari naiz. Asko gustatzen zaizkit euskal dantzak, igeriketa eta lagunekin ibiltzea. Gainera, txiki-txikitatik izan naiz bertsozalea. Ea gustukoak dituzuen nire bertsoak!
IXIAR BARANDIARAN ERRANDONEA

AMONEI



Doinua: “Hamalau heriotzena”.

 

Amekin ta amekin

amarauna itxi

bizitzaren emaile

gure harribitxi

betidanik duzue

gizartea eutsi

nire amona diren

Adeli ta Kontxi

ezin zaituztet are

gehiago miretsi.

 

Ameskabiren bueltan

zurekin aritu

gaztaz eta menbriloz

postre infinitu

Kontxi, ilobak zaintzen

bazenun meritu

haur honek oroitzapen

ugari baditu

denak dira zurekin

nahiz zuk ez oroitu.

 

Esperientziz indarra

duzu irabazi

mundua besoetan

eukitzeko kasi

lana egiten eta

ordenan enfasi

noren antzeko naizen

galdegiten hasi

naizen guztia nik det

zugandik ikasi.







Adeli zuri ere

badizut kantatzen

Donostin bizi arren

ondoan sentitzen

zuri hauxe esanez

juten omen nintzen

“Hirin ez dakizue 

euskeraz mintzatzen”

zuk jarraitu hizketan

ez nauzu nazkatzen.

 

Beti alaitasuna

ikusi dut zugan

ahul egonda ere

indartsu itxuran

aurrera egiteko

bizitzaren gudan

ez dakit ondo nola

ta naukazu dudan

emandakoa nola

bueltatuko dudan.

 

Amonak zuentzako

azken diosala

zaretelako nire

eredu erreala

zuek egurra eta

besteok ezpala

jakina denez ezer

betiko ez dala

ezin utzi esan gabe

maite zaituzteala.