A maila

DIEGO DIEZ CHINCHURRETA

A Maila Olerkia aipamen saria
Ordiziarra naiz eta Urdanetan hainbat urtetan ikasten aritu ondoren, Oianguren institutura joan nintzen. Hor DBH osoa egin eta gero, gaur egun Batx. 1ean nago. Txiki-txikitatik maite izan dut kirola, eta egun arraunean ibiltzeaz gain, arrunlari amorratua naiz. Orain nabil nire ikasketak burutzen. Betidanik maite izan dut kirola eta gaur egun arraunlari eta arraunaren zale amorratua naiz. Aurten 17 urte beteko ditut.
DIEGO DIEZ CHINCHURRETA

HARROTASUNA

 

-Zer da arrauna?

-Arrauna zer den, ba zera….

 

Or(i)oren harrotasuna,

or(i)oren gordelekua,

or(i)oren duintasuna,

or(i)oren beharra,

arrauna.

 

Popatik sartzen den haizeari aurre egiten lehena,

patroiaren garrasi ozenenaren aurrean beldurtzen ez dena,

arraunkada bakoitzaren garrantziaz jakinarazten dituenak,

brankatik sartzen den olaturik handienak garaitu ezin duena,

arraunlarien kemena.

 

Pasaia zure koloreaz poztuz,

Pasaia zure distirari esker edertuz,

Pasaiak apaintzen du zure xarma.

Paisaia more eta arroxa,

Pasaia San Pedro eta San Juan.

 

Eztabaidarik gabeko kirola,

zaleen artean festa giroa,

arraunlariak ikustean biba eta algara hotsa,

sentimen deskribaezina,

udara itzultzeko arrazoia.

 

Euskal kulturaren sortzaile,

euskal hizkuntzaren eramaile,

eskutik esku, 

Euskal Herriaren pilare,

euskal belaunaldien zaintzaile,

euskal itsasoen jabe,

estropaden berezitasunaren eragile.

 

Traineru batek duen xarma,

herri baten sustraiak babesteko sortua,

neska-mutil guztien ekarpenik bortitzena,

ulertezina,

amestezina,

ziaboga eta aurrera.

 

Gure arbasoen aholkuen esperantza,

Kantauri itsasoa zakar ez egotearen esperantza,

lur jota dauden kirolarien esperantza,

Getarian jainko dute Esperantza.

Desberdinak gara,

herriaren algara gara,

sentimendu baten ordezkariak gara.

Arranplako zoriontasunaren arrazoia zara.

Arrauna, hobe-ezina haiz.

 

Askatu estatxa eta segi,

askatu urduritasuna,

askatu kezkak,

eutsi arrauna,

eta bultza,

ikurrina duzu jokoan.