AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Antzerkia -
ROMAN ETA JULIETA
Ostirala, 12. Apirila 2019, 22:15

Fitxa artistikoa:

  • Testua: Iñaki Rikarte
  • Zuzendaria: Anartz Zuazua
  • Antzezleak: Jose Ramon Soroiz,Tanya de la Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota, Alazne Etxeberria
  • Ekoizpena: Borobil Teatroa
  • Iraupena: 80 minutu

 

Sinopsia

Roman bere emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 70 urteko gizona da. Dependentzia fisikoa du eta hiru seme-alabak txandatu egiten dira 24 orduz zaintzeko. Hiru hilabeteren ondoren, seme-alabak guztiz nekatuta daude eta zaharren egoitza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko erretorearen aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako, nahiz eta Romanek beti azaldu izan duen seme-alabak ez diren beste inork bera ez zaintzeko.

 

Kokapena: Usurbe antzokian
Roman  WEB.jpeg