AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Tailerrak -
"15 MINUTUKO HIRIA" TAILER-SAIO IREKIA
Osteguna, 14. Iraila 2023, 18:00 - 19:45

Mugikortasun ohituren hausnarketarako jardunaldi irekia

Goizean burututako EHUko Uda ikastaroari lotuta, arratsaldean herritar guztiei zabaltzen den jardunaldi irekia ospatuko da, “15 minutuko hiria” izeneko saioa. Ezinbestekoa da herritarren sentsibilizazioa eta ohitura aldaketa bat ematea klima aldaketari aurre egin eta benetako iraultza bat osatu nahi badugu.Doakoa den saio honetan parte hartzeko izena eman beharko da hemen.

UPM eta CityFocus-eko ordezkariek tailer teoriko-praktiko bat zuzenduko dute herritarren eskutik, non mugikortasuna ardatz hartuta, gure herri eta hiri diseinuaren talde diagnosi bat egingo den. Ondorio horietatik abiatuta, dinamika desberdinak egingo dira helburu argi batekin: kutsagarriak ez diren garraiobideen aldeko sentsibilizazio eta kultura aldaketa bat sustatzea, beste hitz batzuetan esanda, gure egunerokoan oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasunaren alde egitea.

Kokapena: Igartzako jauregia