AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra -
BERTAKO PRODUKTUEN AZOKA
Larunbata, 05. Urtarrila 2019, 10:00 - 14:00

10:00 Bertako produktuen azokaren hasiera.            

11:30 "Neguko energiarekin bat egiten ikastea. Giltzurrunak eta hezurrak indartzeko garaia. Osteoporosia ulertu eta prebenitu” tailerra, Garbiñe Etxaniz eta Eluska Gonzalezen eskutik.

12:00 Loinatz Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleek kaleak eta azoka girotuko dituzte.

13:30 Azokako produktuez osatutako 2 saskiren zozketa azokan erosketak egindakoen artean.

14:00 Bertako produktuen azokaren amaiera.