AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra -
XI. MENDI ASTEA
Asteazkena, 24. Urria 2018, 19:30
Kontaktua: ARRASTAKA Mendi Kirol Elkartea eta Aizkorri Mendizale Elkartea

MENDI ASTEA: 

MUNDUKO MENDIETAN
Por las montañas del mundo.
RAMÓN PORTILLA

Kokapena: Igartzako Monumentu Multzoa
Asteazkenean, hilak 24, Ramón Portilla eskarmentudun mendizalearen txanda
izango da. Honek, “Munduko mendietan” izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko
digu.
Ramón Portilla Madrilgoa da. Bere palmaresean hainbat zortzimilako dituen
gonbidatu hau, mendizalea izateaz gain, eskalatzaile eredugarria eta eskalada
eta igoeren historian dokumentatuta dagoen pertsona dugu. 15 urterekin hasi zen
eskalatzen. 17 urterekin lehen tragedia bizitzea suertatu zitzaion mendian; 25
urterekin, 1982an, Himalaya-rako lehen espedizioa burutu zuen. Bere liburuekiko
afizioa – goi-mendikoena, bidaiena eta abenturena gehienbat – mendiarekiko duen
pasioa bezain aspaldikoa da.
Ramón Portilla TVE-ko Al filo de lo imposible programagatik ere ezaguna da.
FLYER 2018.jpg