AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra -
LOINAZKO SAN MARTIN EGUNA
Igandea, 05. Otsaila 2023, 09:30 - 20:00

Egitaraua:

 

9:30 Kofradien harrera eta bilkura ongietorria ahogozagarriekin Igartzako jauregian

9:30 Goizeresi txistulari taldearen eta Musika Eskolako banda eta txistularien diana

10:20 Kofradien desfilea Goizeresi txistulari taldea eta Musika Eskolako banda eta txistulariak lagunduta. Igartzatik irten, San Martinen estatuara iritsi eta lore eskaintza egingo dute. Ondoren, Ohorezko aurreskua dantzatuko da.

11:00 Meza Nagusia, Andre Mari Zeruratuaren parroki elizan,

11:00 Odolki dastatze herrikoia

12:00 Musika Eskolako bandaren emanaldia

12:00  Kofradiaren XXXVI. Kapituluaren ospakizuna eta ohorezko Kofradekideden izendapena Loinazko San Martin plazan. Ondoren, kofradiei hamaiketakoa eskainiko zaie.

12:00 Koskola txarangak kaleak girotuko ditu.

14:30 Adiskidetasun bazkaria Loinazko San Martin plaza azpian

17:00 Murumendi pilota eskolako haurren pilota partidak Gernika Pasealekuko frontoian

17:00 Burrunbazale txarangak kaleak girotuko ditu

17:30 Herriko kaleetan zehar Musika kalejira 

 

URBIBERRI GIZARTE ZENTROAREN EGITARAUA:

 

13:30 Urbiberri egoitzan bazkideentzako luntx-a

17.00 Maria Piris Jorge eta Casildo Arraiza Echeverriari omenaldia eta Aurtzaka dantza taldeak dantza-saioa eskainiko du

17:30 Gurea abesbatzaren emanaldia

18:00 Urbiberri Gizarte Zentroko Lerro dantza taldeak emanaldia eta ondoren dantzaldia 21:00ak arte

 

Kokapena: Loinazko San Martin plaza, Gernika pasealekuko frontoia eta Urbiberri Gizarte Zentroa