AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Antzerkia -
Antzerki Garaia: EZ NAIZ INOIZ DUBLINEN EGON
Ostirala, 17. Otsaila 2023, 20:30

TENTAZIOA DUBLÍN 4

 

Elena duela hiru urte irten zen armairutik, Gabonetako afarian, baina gurasoen erreakzioa hain txarra izan zen, non Londresera ihes egin eta harremana etetea erabaki baitzuen. Denbora luzea igaro ondoren, Elena guraso damutuen etxera itzuliko da Gabonetan, Cindy neska-lagun irlandarrarekin batera. Baina bada familiak espero ez duen zerbait: Cindy pertsonaia ikusezina da, Elenaren fantasia bat. Hala ere, familiaren mahaian eseriko da, gonbidatu bat balitz bezala. Hainbat gatazka izan ondoren alabarekiko harremana berreskuratzeko gogoz, gurasoak presentzia bitxi hori onartzen saiatuko dira, nahiz eta ez duten harengan benetan sinesten.

 

Egilea : MARKOS GOIKOLEA

Zuzendaritza: MIREIA GABILONDO

Antzezleak: IÑIGO ARANBURU, IÑIGO AZPITARTE, MIREIA GABILONDO, AITZIBER GARMENDIA

Ekoizpena: TENTAZIOA

Iraupena: 90’

Kokapena: Usurbe Antzokia