AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Erakusketak -
MEMORIAREN PLAZA ERAKUSKETA IBILTARIA
Astelehena, 23. Apirila 2018, 18:00
Arte Igandea, 29. Apirila 2018
Kontaktua: Gogora institutua

Apirilaren 23an

18:00etan

-Erakusketaren irekiera-ekitaldia

 

Apirilaren 25ean

19:00etan

Biktimen mahai-ingurua

 

Apirilaren 26an

19:30

Zine-Foruma: "Pasaiako badia" dokumentalaren emanaldia

 

Dokumentalen emanaldiak arratsaldetan:

Lanegunetan:

16:00etan "Heriotzaren triangelua"

17:00etan "El valor de la autocrítica"

18:00etan  "Yoyes"

Jaiegunetan:

13:00etan "Reconciliación"

15:00etan "Oinatz galduak"

Kokapena: Loinazko San Martin plaza
Memoriaren Plaza erakusketa ibiltaria Beasainen izango da astebetez, apirilaren 23tik 29ra Loinazko San Martin plazan jarritako karpan. Hainbat ekitaldi burutuko dira, hitzaldiak, mahai inguruak...
Lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuak:

Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.
ERAKUSKETAGUNEA
Honako gune hauek izango ditu:
Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dira, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguruak izango dira.
Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute.
Gogora Institutuak urte honen hasieran hasi zen testigantza hauek ezagutarazten eta herritarren zuzeneko testigantza eta emozioak biltzen. Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen, Arrasaten, Getxon, Lasarte-Orian, Gernikan, Santurtzin, Portugaleten, Sestaon, Barakaldon eta Irunen egon da.