AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Haurrak -
Haur zinea: GO!AZEN
Igandea, 19. Apirila 2020, 17:00

Beñat eta Landa lagun banaezinak dira. Lehendabizikoa ikasle ona da eta adiskide hobea. Bigarrenak, ordea, zazpi asignatura utzi ditu irailerako, eta gurasoek udaleku batera bidali dute, bide zuzenetik ibil dadin. Beñat Landari laguntzeko prest dago eta berarekin udalekura joatea erabaki du.

Irati neska uzkurra da eta ikasle ona, baina oso ikasturte txarra pasatu du: bere gurasoek banantzea erabaki dute eta neska ez dago bere garairik hoberenean. Gurasoek alaba udalekura bidaltzea erabaki dute, neskarentzat ona izango delakoan. Desire neskatila handinahia baina bihotz onekoa da, eta Iratirekin batera joango da udalekura. Elkar ikusi bezain laster, Beñaten eta Iratiren arteko maitemina bat-batekoa izango da. Hortik aurrera, udak beste bide bat hartuko du.

Iturria: EiTB

Kokapena: ON-LINE --- #NiEtxeanGeratzenNaiz