AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Balleta eta Dantza -
OSTADAR TALDEAREN DANTZA EKITALDIA
Larunbata, 21. Abendua 2019, 19:30

Abenduko Ostadarreko dantza emanaldia.

 

 Ostadar Dantza Taldea

Kokapena: Usurbe Antzokian
Emanaldi honekin, Euskal Herrian barrena bidaiatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Izan ere, jakina den bezala, Euskal Herrian dantza-pauso eta jantzien aniztasun eta aberastasun handia daukagu. Aurtengo emanaldi honetan, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera eta iparraldetik hegoaldera zeharkatuko dugu, besteak beste, Bizkaiko Arratia haranean, Gipuzkoako erdigunean edota Nafarroako Pirinioetan geldialdiak eginez.
Urtero bezala, taldeko dantzariez gain, musikari laguntzaileek ere emanaldian parte hartuko dute.
Sarrera doakoa izango da eta egunean bertan eskuratu ahalko da.
Logoa Ostadar.jpg