Bizi dugun egoera medio jende pilaketak saihesteko, egutegia egun eta toki ezberdinetan banatuko da 

Euskarazko udal egutegiak euskararen presentzia bultzatzeaz gain udalerriko ohiturak, tokiak eta jendartea erakustea du helburu

Beasaingo Udalak, ohikoa den bezala, urteko egutegia doan eta euskara hutsean eskaini nahi die herritarrei eta gertukoei, honen ezagutza eta presentzia indartze aldera. Honez gain, zeharka beste funtzio batzuk betetzera etorri da azken garaian: helburu didaktikoa edota herriko jendea, zaletasunak, kirola, txokoak, ohiturak, ondarea eta abar ezagutaraztea.

Bizi dugun egoera bereziak eraginda, 2021eko udal egutegiaren banaketan aldaketak izango dira. Jende pilaketak eta ilarak saihesteko, banaketa puntu ezberdinak jartzea erabaki da. Honela bada, toki eta egun hauetan egongo da herritarren eskura:

Igartzan: Informazio bulegoan (abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra bitartean)

  • Usurben Antzokian: Abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra bitartean
  • Udal liburutegian: Abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra bitartean
  • Abenduaren 5eko azoka berezian: Plaza azpian 11:30etik 12:30era
  • Abenduaren 11n, 15ean eta 18an: Plaza azpian 11:00etatik 12:00etara

Argazkien erakusketa 

Egutegia eratzeko, Udalak, argazki lehiaketa antolatzen du bai azalerako irudia eta baita ere hilabete bakoitzerako erabiliko diren argazkiak aukeratzeko. 2021ko udal egutegia osatzen duten argazkien gaia “Beasaingo txokorik kuttunena” izan da. Lehiaketan parte hartu duten argazkien erakusketaren inaugurazioa abenduaren 18an izango da, 19:00etan Igartzako burdinolan. Sari banaketa ekitaldirik ez da egingo, halabaina irabazleei saria helaraziko zaie. Bertan ere egutegia lortzeko aukera izango da eta erakusketa urtarrilaren 6a arte zabalik egongo da.

Egutegia osatzeko aukeratutako argazkiak 13 izan dira, azala eta urteko hamabi hilabeteak, eta saritutako argazkien egileak hauek dira: Iñaki Erauskin Urretabizkaia azala, Jose Miguel Romero Barco urtarrila, Miguel Cavero Carazo otsaila, Miguel Cavero Carazo martxoa, Pedro José Uria Fuciños apirila, Jose Angel Amuchastegui Esnaola maiatza, Xabier Garmendia Garcia ekaina, Loinaz Jauregui Saenz uztaila, Javier Quirós Fernández abuztua, Lourdes Losada Prado iraila, Miguel Cavero Carazo urria, Andrés Lekuona Ayestaran azaroa eta Iñaki Erauskin Urretabizkaia abendua. Irudiei laguntzen dieten testuen egilea Josemari Telleria San Sebastian (Fotoetxe) izan da. 

2022koan haurrak jolasean Beasainen

Bide batez ere gogoratu 2022rako egutegiaren gaia Haurrak jolasean Beasainen dela eta parte hartzeko aukera jada zabalik dagoela. 2022 urteko egutegian ikusi nahi ditugu haurrak jolasean Beasainen. Urteen poderioz jolasak aldatzen edo eraldatzen joan dira, baina beti presente egon dira pertsonaren garapenean ezinbestekoak direlako. Jolasaren bidez haurrak, besteak beste, irudimena garatzen du eta gizartearekin konektatzen da. 

Garai bateko haurrak eta gaur egungo haurrak Beasaingo txokoetan, plazetan, parkeetan, auzoetan, mendietan edo beste leku batean ikusi nahi ditugu. Bakarrik, helduekin edo beste haur batzuekin. Jolasteko erabiltzen dituzten trasteak ere azaldu daitezke argazkietan. Hori bai, gunea Beasain dela ondo ikusi araztea ezinbestekoa da. Oinarriak Udalaren web orrian argitaratuta daude helbide honetan.

Aipatu, Udalak bere web gunean azken urtetako eguteak euskarri digitalean zintzilikaturik dauzkala edonork ikusteko. 

Maketa 14