Herritarrentzako arreta bulegoan, Igunean egongo da eskuragai eta egutegia osatzeko antolatutako argazki lehiaketaren sari emate ekitaldia, abenduaren 20an Usurbe antzokiko erakusketa aretoan egingo da

2020ko udal egutegia bihar abenduaren 11an izango da eskuragai udaletxeko herritarrentzako harrera bulegoan, Igunean. Egutegia osatzen duten argazkien gaia “Beasaingo natur ondarea eta ingurunea” izan da eta egutegirako aukeratu diren argazkien egileentzako sari emate ekitaldia lehiaketan parte hartu duten argazkiekin egingo den erakusketaren irekierarekin batera egingo da abenduaren 20an arratsaldeko 19:00etan Usurbe antzokiko erakusketa aretoan. Bertan ere egutegia lortzeko aukera izango da. Erakusketa urtarrilaren 5a arte zabalik egongo da.

Egutegia osatzeko aukeratutako argazkiak 13 izan dira, azala eta urteko hamabi hilabeteak, eta saritutako argazkien egileak hauek dira: Manu Barreiro Rodriguez    azala, Andrés Lekuona Ayestaran urtarrila, Imanol Zubiaurre Bengoetxea otsaila, Adrian Fajardo Suso martxoa, Imanol Zubiaurre Bengoetxea apirila, Andres Lekuona Aiestaran maiatza, Ion Otxoa Ansorena ekaina, Andrea Latasa Azpilicueta uztaila, Marian Segovia Segovia abuztua, Jose Amuchastegi Esnaola iraila, Andrés Lekuona Ayestaran urria, Juan Garin Aldasoro azaroa eta Imanol Zubiaurre Bengoetxea abendua.

Bide batez ere gogoratu 2021rako egutegiaren gaia Beasaingo txokorik kuttunena dela eta parte hartzeko aukera jada zabalik dago. Oinarriak Udalaren web orrian argitaratuta daude helbide honetan

udal egutegia2020