Leire Artola alkateak Arangoiti egoitzan bisita egin dio eta zoriondu du beasaindar guztien izenean

Gaur bezalako egun batez 1918an jaio zen Carmen Usabiaga Beasaingo Ugartemendi auzoan. Beraz 103 urte bete ditu bere lanbideagatik hain ezaguna izan den emakume honek, izan ere Iraola gozotegian eman ditu bere bizitzako urte gehienak lanean bezeroei harrera egiten. 

Goizean, Leire Artola alkatearen bisita jaso du Arangoiti egoitzan eta lore sorta oparitzeaz gain beasaindar guztien zorion agurra helarazi dio. Zorionak Carmen eta segi horrelaxe!

Carmen Usabiaga 103 3