Beasaingo Udala osatzen dugun alderdi politiko guztiok, EH Bildu ezik, bart  herriko zenbait paretatan azaldu diren pintadak  publikoki salatzen eta gaitzesten ditugu irmoki.

Zentzurik ez duten mehatxu pertsonalek ez dute lekurik egun bizi dugun egoeran eta gizartean.

Horrelako jarrera eta ekintzen egileak lotsarazi eta bizikidetzan herri bezala egin dugun aurrerapausoan pentsarazi behar liekete, irabazitakoa gal ez dezagun atzera egin gabe.