Osasun eta Barne sailarekin izandako bileren ondotik kutsatzeko arrisku gehiena dauden guneetan babes neurriak indartzea da helburua

Bi astez behin Udalak tabernari eta ostalariekin mantentzen dituen bilerek gaur izan dute azken topaketa. Gaurkoan, Ordiziako kutsatuen ondorioz, babes neurriak zorrotz betetzeko ardura hartzea adostu da. Alkateak Osasun eta Barne sailarekin izandako bileren ondotik, kutsatuen fokoak Ordizian, kontrolpean daudela eta lasaitasun mezua zabaldu nahi da. 

Beasainen oraingoz ez dago kutsadura fokorik eta maskara erabiltzea gomendio nagusia da, batez ere pertsonen arteko segurtasun distantzia mantendu ezin denean. Honekin batera aldian aldiko eskuak garbitzea ere. 

Hala ere, kutsadura zabaltzeko arriskua diren ostalaritza guneetan babeserako neurriak zorrotz bete beharko dira kutsadurarik egon ez dadin. 

Ondorioz, ondorengo neurriak adostu ditu Udalak herriko ostalari eta tabernariekin:

  • Aforoa %50era mugatuko da zutik egon behar diren tabernetan distantzia gordez. 
  • Kontsumitzeko baldintzei dagokionez terrazetan eta kanpoan eserita egon beharko da.
  • Ordutegiari dagokionez asteburuan (ostiral eta larunbatetan) goizeko ordubiak arte mugatuko da irekiera.  
  • Maskara jantzita sartu beharko da aretora. 

Gazteak biltzen diren lokalak

Gazteak biltzen diren lokalei dagokionez udaltzaingotik ondorengo neurriak beteko direla ziurtatuko du; gehienez 10 pertsona onartuko dira lokal barruan. Ordutegiari buruz ostiral, larunbat eta jai bezperatan gauerdian itxita egon beharko dira eta astegunetan gaueko 23:00etan.

Hurrengo astean berriro bilduko da Udala ostalariekin hartutako erabakiak izan duten ondorioa eta egoera berria zein den aztertzeko.