Trenbide kaleko birgaitze lanek segurtasuna hobetu eta aparkaleku kopurua handituko dute Gernika pasealekuan

Udalak onartu dituen beste gaien artean Igartza kirol eremuko skate parkean pump track pista egiteko lanen kontrataziorako pleguak onartzea, parke, lorategi eta gune berdeetako mantentze-zerbitzuaren kontratu luzatzea eta 2019ko bide asfaltatze kanpainaren obrak esleitzea izan dira

Trenbide kaleko birgaitze lanak burutzeko lehen urratsa eman du Beasaingo Udalak. Gaurko Gobernu batzordean, birgaitze lanak kontratatzeko baldintza pleguak onartu dira. Honela bada, abian da bertako segurtasuna eta aparkaleku kopurua handituko duen lanak gauzatuko duten prozesua.

Trenbide kaleko konponketa eta birmoldaketa lanak burutzeko aurkeztutako proiektuak Barrendain plazatik Gernika pasealekuko eremua hartzen du osotasunean, bai aparkalekuak eta baita errepidea. Proiektuak segurtasuna eta aparkaleku kopurua handitzea du helburu. Errepidea mugitu eta berritzearekin batera trenbideen aldeko aparkalekuak errepidearen beste aldera pasako dira, honela ibilgailuetako pertsonak egun duten errepidea zeharkatzeko derrigortasuna ez lukete izango arrisku hori galaraziz.

Honekin batera, Gernika pasealekuaren aldean dauden aparkalekuak aldatu egingo dira. Orain lerroan uzten diren ibilgailuak aldaketarekin baterian edo zeharka jarriko dira. Honela espazio gehiago irabaziko da eta plaza kopurua handituko da. Egun, Gernika pasealekuan 97 ibilgailuentzako tokia dago. Proiektuan aurkeztutako birmoldaketarekin 136 plaza egongo dira, 39 plaza gehiago beraz. Horrek esan nahi du portzentajean %40,2 igoko dela aparkalekuen kopurua.

Onespena jaso duten beste lan batzuen kontrataziorako pleguei dagokionez, Igartza kirol eremuko skate parkean egingo den pump track pista berria egiteko lanak izan dira. Bestalde Udalerriko parke, lorategi, gune berde eta zuhaitzen mantenu zerbitzua egiteko kontratua beste urte bat luzatzeko erabakia hartu da eta 2019ko bide asfaltatze kanpainaren lanak esleitzeko erabakia onartu da Asfaltos Urretxu enpresari. Asfaltatze kanpainan asfaltatuko diren eremuak hauek izango dira: Gipuzkoa plaza, osasun etxeko eremua, Zazpiturrieta 10, Errekarteko aparkalekua, Irigoiengo industrialdea, Igartzako Skate parkea eta Errekarte 19 eta Zaldizurreta 1-3-5-7 zenbakietako garaje sarrerak. Azkenik alkatetzaren bidez aurkeztutako SOS Haur lapurtuak elkartearen mozioa onetsi zen, zeinaren bidez haur lapurtuen kasuei buruzko informazioa eskuratzeko eta ikertzeko eskaera egiten den dagokien erakundeei Gipuzkoan gertatutako kasuak argitze aldera.