Udal agintariak Aitor Aldasoro Alkatea buru, Bilboko Adifen ordezkaritzako ondare saileko arduradunekin bildu dira joan den astean. Bilera hau, Madrilgo Adifeko goi-arduradunei Beasaingo burdinbide gunearen garapen urbanistikorako proiektua aurkeztu ondoren egin da.

Trenbideak lekuz aldatzearen bideragarritasun ekonomikoa aztertzeko elkartu dira bi aldeak.  Bilboko Adifen iparraldeko egoitzako ondare saileko ordezkaritzari dagokio burdinguneko trenbideak lekuz aldatzeko zehaztapen teknikoen azterketa egiteko ardura. Bileran jasotako emaitzekin gustura geratu ziren udal ordezkariak, honela burdinbide gunea Beasaingo hiri-gunean txertatzeko asmoan beste pauso bat eman du Udal gobernuak.

Irudian, Aitor Aldasoro alkatea, Leire Artola hirigintzako zinegotzi eta alkate ordea eta Adifeko iparraldeko operazioen zuzendari ordea den Alfonso Díez Pérez agertzen dira besteak beste.