Aurtengo Mariren jaitsieran dantzan parte hartu nahi dutenentzako izen ematea zabalik aurkitzen da. Iaz hartutako erabakiaren arabera, dantzarien kopurua mugatu egingo da:
- Oholtza gainean dantza egingo dute aurten 17 urte betetzen (2008. urtean jaiotakoak) dituzten zozketaz aukeratuko diren 40 pertsonak.
- Plazan, lurrean, dantza egingo dute aurten 17 urte betetzen dituzten baina lehen zozketan aukeratuak izan ez direnak eta bigarren zozketa batetan, hirurehun dantzari osatu arte, izena eman dutenen artean aukeratukoak.
- Zozketetan aukeratuak izan ez direnek beheko kalean (Kale Nagusian) izango dute dantzatzeko aukera.
Zozketetan parte hartu ahal izateko izena eman beharko da aldez aurretik lotura honetan. Izen ematea apirilaren 30etik maiatzaren 4a bitartean egin ahal izango da.
Zozketa
Zozketa maiatzaren 6an Arrano Kultur Elkartearen egoitzan egingo da eta izena eman dutenek maiatzaren 7tik aurrera kontsultatu ahal izango dute ze lekutan dantza egingo duten zozketa.beasain.eus/eus helbidean NAN zenbakia sartuta. Hiru aukera hauetako bat egokituko zaie:
- Oholtza-gainean.
- Plazan, lurrean.
- Kale nagusian.
Edozein galdera, zalantza edo kexu adierazteko
Entseguak
Beti bezala, Aurtzaka Dantza Taldeak hiru entsegu-saio antolatuko ditu dantzarien trebetasuna lantzeko. Maiatzaren 9an eta 23an, Ezkiagako frontoian, 19:00etan eta maiatzaren 30ean San Martin plazan, 20:00etan.
Maiatzaren 30eko entsegua baliatuko da oholtzan eta plazan dantza egingo duten dantzariei dagozkien zapiak banatzeko, 19:00tatik 20:00etara, plazako arkupetan.