Urriaren 23an hasiko dira Andre Mari kalean eta 25ean Esteban Lasa kalean eta eguraldia lagun astebetean amaituta egotea espero da

Abuzutuan asfaltatze kanpainaren barruan falta ziren lanak hasiko dira astelehen honetan. Andre Mari kalean asfaltatze lana urriaren 23an goizeko 8:00etan hasiko dute eta honetaz gain, garaje sarreretako zorua inprimatutako asfaltorarekin jarriko dute.Urriaren 27an berriz, pintatze lanak burutuko dira. 

Lan hauek burutu ahal izateko, Andre Mari kalea ibilgailuen trafikorako itxita egongo da eta aparkatuta dauden autoak kentzea beharrezkoa izango da. Horretaz gain, garajeetako erabiltzaileek ezin izango dituzte autoak sartu edo atera.

Esteban Lasa kalean 1etik 7ra

EstebanLasa1 7

Honi lotuta, urriaren 25ean hasiko dira goizeko 8:00etan Esteban Lasa kaleko 1 eta 7 zenbakien artean asfaltatze lanak hasiko dira. Era berean garaje sarreretako zorua inprimatuko da asfaltoarekin. Hargatik, aipatutako eremuan aparkatuta dauden autoak kentzea derrigorrezkoa izango da. 

Zenbaki bikien, 2A, 2B, 2C eta Martina Maiz 3aren garaje aldetik hasiko dira lanak. Alde hau amaitzean, beste aldetik bakoitien aldetik jarraituko dute. Ondoren pintatze lanak egingo dira. Hori horrela, garajeetako erabiltzaileak ezin izango dira ibilgailuekin sartu irtenean ibili.  

Jarriko diren seinaleak errespetatu eta trafikoa zuzenduko duten pertsonei arreta jartzea erregutzen da. 

Sortuko diren eragozpenak ulertuko direla espero da.