Irailaren 11tik 15era, Beasaingo Udaltzaingoak, 2017an antolatutako trafiko ekintzen barruan dagoen trafiko kanpaina bati hasiera emango dio, “Segurtasun uhala eta umeen segurtasun-gailuari” dagokiona hain zuzen ere.

Beasaingo Udalak, ibilgailuen gidari eta bidaiariei jakinarazi nahi die, herri barruan ere, segurtasun uhala eta umeen segurtasun-gailuaren erabilerak, derrigorrezkoak direla. Hargatik hauen erabilpen zuzena egiten dela ziurtatzeko kontrolak burutuko du aipaturiko egunetan.