Uztailaren 4tik 8ra bitarteko astean, eguraldia lagun, zirkulazioa eta aparkalekuetan egokitzapenak egingo dira egunez egun

Aparkalekurik eza arintzeko, Gernika Pasealekuko TAO gune marroiak urdin tratamendua izango du egoiliar txartela duten pertsonentzat obrak amaitu arte

Errodadura erreiaren egoera traketsa konpondu eta oinezkoen irisgarritasuna hobetuko duten lanak amaituko dira behin betiko honela

Azken esku-hartze honekin amaituko dira Oriamendiko obrak: errepidea fresatu, amaierako asfaltatze-geruza ezarri eta bide-markak margotuko dira oraingoan. Ezarritako epea bete ahal izateko, lanak eguraldiaren baldintzen menpe egongo dira,.

Horrela, aurreko egikaritzearen ondorioz eratorritako arazoak konponduko dira. Gabezia horiek indusketa fasean egiaztatu ahal izan dira, egiaztatu baita ez zegoela ibilgailuen pisua jasateko oinarri sendorik buztinezko lur-geruza bigunaren gainean. Egin den oinarri berriari esker, beasaindar gidariek egunerokoan jasaten dituzten zuloak desagertzea ekarriko du.

Beraz, aste honetan, hiriguneko ardatz nagusietako bat ibilgailuentzat itxita egongo da fase eta tarte desberdinetan. Trafikoan eta aparkalekuetan izango duen eragina, Oriamendi kalean bizi diren pertsonei eta, oro har, herritarrei eragingo die. Aldaketak honela laburbiltzen dira:

Astelehenean, hilak 4, Oriamendi kaleko zoruaren fresaketa egingo da, Erauskin plaza eta Garmendia Otaola kalearen bidegurutzen arteko tartean. Hori dela eta, 7:00etatik aurrera, aparkatutako ibilgailuak kenduko dira. Gainera, tarte horretan ez da aparkatzerik izango hilaren 8ra arte. 9:00etatik aurrera, zirkulazioa etengo da Oriamendi kalerantz, eta ondorioz, San Inazio kaletik datorren trafikoa Erauskin kaletik bideratuko da kontrako norabidean. Urbialdeko garajeetako erabiltzaileek Erauskin kalerantz irten beharko dute ordu horretatik aurrera.

2. Oriamendi Afekzioak page 0003 1. Oriamendi Afekzioak page 0001

Asteartean, hilak 5, aldaketak mantenduko dira. Horrez gain, Urbialdeko garajeetako erabiltzaileak ezingo dira 11:00etatik 13:00etara irten, garajeetako irteera asfaltatuko baita. Foru kaletik Oriamendi kalerako sarbidea moztuta geratuko da (lizeotik behera), beraz irteera Nekolaldetik izango da. Obraren arduradunak Oriamendi kaleko zamalanak eta posta-zerbitzuak kudeatzeaz arduratuko dira.

3. Oriamendi Afekzioak page 0004

Asteazkenean, hilak 6, ez da aparkatzerik izango Oriamendi kalean 41B eta 47 zenbakien artean, eta 7:00etatik aurrera kenduko dira aparkatutako ibilgailuak. Era berean, tarte hori itxi egingo da Barrendain plazarako norabidean.

Ostegunean, hilak 7, Oriamendi kaleko ibilgailuen zirkulazioa irekiko da Erauskin plazako bidegurutzetik Garmendia Otaola kaleko bidegurutzeraino. Aparkalekuak margotuko dira eta ondorioz ezin izango da oraindik aparkatu.

Ostiralean, hilak 8, itxita geratuko da Oriamendi kalea, San Inazio kalea eta Erauskin plazaren arteko bidegurutzea. Erauskin kaletik datorren trafikoa, jatorrizko jaitsieraren noranzkoa berreskuratuz, Oriamendi kalera bideratuko tarte horretan espaloiaren gainetik. San Inazio kaletik datozen ibilgailuak Andra Mari kaletik atera eta Erauskin kalera joan beharko dira.

4. Oriamendi Afekzioak page 0002

Autobusen ibilbidearen aldatzea

Aste osoan zehar, autobusen garraio publikoaren zerbitzuak ibilbidea eta geltokiak aldatuko ditu. Ibilbidea JM Iturriotz, Gipuzkoa plaza, Zaldizurreta kalea, Joan Iturralde eta Barrendain plaza kaleetatik izango da. Zaldizurreta kalean behin behineko geltokia egokituko da Bideluze plazako zubiaren parean.

Aparkaleku eza arintzeko, Gernika Pasealekuko TAO gune marroiak urdin tratamendua izango du egoiliar txartela duten pertsonentzat, obrak amaitu arte. Aurreikuspenak inolako ezustekorik gabe betetzen badira, murrizketa eta aldaketa guztiak uztailaren 9an amaituko dira.