Ibilgailuen abiadura adieraziz, mugak errespetu behar direla ohartarazteko helburua dute

Abiadura-radarraren emaitzek erakutsi zutenez, udalerriko bi sarbideetan, Igartza Oletan eta Ezkiaga etorbidean gainditzen da gehien abiadura muga

Udalerri barruan oinezkoak, pertsonak lehenestea da helburua garraiobideen gainetik. Ibilgailuen abiadura denez arriskurik handiena oinezkoentzat, abiadura mugak errespetatzeko baliabideak gehitzen darrai Udala. Izan ere, oinezkoek edo txirrindulariek istripu batean hiltzeko duten probabilitatea areagotu egiten da ibilgailuaren abiadura handiagoa den heinean.

Abenduan,  Udalak eskatuta, udalerriko hainbat puntutan abiadura radar mugikorrak kokatu ziren ibilgailuen abiadura neurtzeko. Azterketa horren emaitzek erakutsi zutenez, ibilgailuen % 83,6 baimendutako 30 km orduko abiadura gainditu zuten. Bereziki udalerrik bi sarbideetan, Igartza Oletan eta Ezkiaga etorbidean gainditzen da gehien abiadura muga.

Udalaren helburua gidariak horretaz jabetu eta baimendutako gehieneko abiaduraren azpitik ibil daitezen ohartaraztea da. Segurtasuna, erantzukizuna eta guztion hobebeharrez, bi radar pedagogiko kokatu dira udalerriko sarreratan: bata, Igartza Oleta kalean Antzizar Kiroldegiaren parean eta bestea Ezkiaga etorbidean, oinezkoentzako arriskurik handiena egon liteken tokietan. Radar horiek ibilgailuen abiadura atzeman eta pantaila baten bidez gidariari jakinaraziko zaio zein abiaduran gidatzen ari den. Honela abiadura ezarrita dagoen mugara egokitzeko oharra bistaratuko du.

Beasain “30 hiria”

Beasain “30 hiria” da joan den maiatzean bide-segurtasunari buruzko legea indarrean sartu zenetik. Lege horrek 30 km/h-ko abiadura-muga ezartzen du hiriguneetan. Horren ondorioz, eta egungo udal gobernuak Beasain udalerri erosoagoa, seguruagoa, bizigarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa bihurtzeko asmoz, oinezkoen segurtasunean lagunduko duten ekimenen artean kokatzen du bi radar pedagogiko hauen instalazioa.

Oinezkoen segurtasuna