Aldaketak Mendeurren kaleko bidegurutzearen ondoko zatiari eragin dio

Mendeurren eta Trenbide kaleen arteko bidegurutzean tamaina handiko ibilgailuek biratzeko duten zailtasuna dela-eta, Trenbide kaleko ibilgailuentzako aparkaleku batzuen noranzkoa aldatu da, zeharka izatetik lineara aldatuz.

Udaltzaingoak kartelak jarri ditu aldaketa eman den aparkalekuetan gidariak ohartarazteko. Beraz, aipatutako aparkalekuetan linean aparkatzera derrigortuko da, eta ez zeharka. Helburua, ibilgailu luzeek Trenbide kalera sartzeko biratzean espazio gehiago izatea da. 

aparkalekuak trenbide 4