Udaltzaingoak uztailaren 13, 14 eta 15ean burutuko den Ehunmilak kirol proba dela eta ondorengo oharrak jakitera eman nahi ditu.

Aparkalekuak

Aparkalekuei dagokionez, datorren ostegunean hilak 12, goizeko 11:00etarako Gipuzkoa plazan dagoen aparkalekua erabat hustu behar da. Behar den tokia aurrez seinaleztatuko da eta jarriko diren seinaleei kasu egitea eskatzen da.

Hori horrela, uztailaren 12tik 14ra biak barne, erdiguneko TAO egoiliar txartela duten Zazpiturrieta eta J.M.Iturriotz 15A-15B kaleetako bizilagunek, Ezkiaga auzoko egoiliarrentzako gunean aparkatu ahal izango dute.

Ondoren aipatzen diren gune eta egunetan ibilgailuak aparkatzerik ez da izango:

 - Antzizar Kiroldegia: Uztailaren 11tik 15era, aldameneko sarreraren parean, lau (4) aparkaleku.

- Gipuzkoa plazako aparkalekua: Uztailaren 12tik 15ra, seinalizatutako esparruan.

- Loinaz futbol zelai ondoko aparkalekua: Uztailaren 12tik 15ra, seinalizatutako esparruan.

- Gernika pasealekua (estalitako frontoiaren atzealdean zeharka dauden lehenengo lau aparkaleku): Uztailaren 12 eta 13an.

- Esteban Lasa kalea (Udaletxeko fatxadatik semafororaino): Uztailaren 13tik 15ra.

- Esteban Lasa kalea 1: Semaforoaren ondoan dauden lehenengo lau aparkalekuak. Uztailaren 13tik 15ra.

Trafikoa

Uztailaren 13tik 15ra, larunbatean eta igandean herri barruko trafikoa kale batzuetan etenda geratuko da, garajeetatik irteteko edo sartzeko izan ezik.

Eragindako kaleak hauek dira:

  • - Igartza Oleta kalea 2tik 6ra.
  • - Dolare kalea.
  • - Zapatari kalea.
  • - Mendeurren etorbidea.
  • - Joan Iturralde kalea.

Dulce Mª Loinaz plaza eta Dolare, Igartza Oleta kaleetako bizilagunek Ordiziatik Beasainerantz noranzkoan zirkulatuz gero ez dute inolako eragozpenik izango.

Herriko kaleetan zehar antolatzaileak egongo dira informazioa emanez eta hauek agindutakoa betetzea eskatzen da.

Garajeetako erabiltzaileek irteera eta sarrera libre izango dute. Jarrita egongo diren seinaleei ere kasu egitea eskatzen da.

Endredoak ulertuko direla espero da.