Beasaingo udaltzaingoak Loinatz jaiak direla eta, trafikoari eta aparkalekuei buruzko ondorengo ohar eta aholkuak jakinarazi nahi ditu

TAO zerbitzua

Beasaingo Loinatz-Jaietan TAO zerbitzurik ez da izango. Beraz, maiatzaren 12, 14, 15 eta 19an TAO zerbitzurik ez da izango.

Aparkalekuak jaietan

Autoen gidariei honako hau jakinarazten zaie; Loinatz jaietan Beasainera etorri behar badute, Bernedoeneako aparkalekua eta egun horietarako gogo onez utzi dituzten, Senpereko Merkatal Zentroa eta Renfeko nasan dauden aparkalekuak erabil daitezkela.

Trafiko mozketak

Ondorengo egun eta ordu hauetan trafikoa etenda geldituko da eta Osasun Zentroko herrirako sarbidea ere itxita ondorengo eta ordu hauetan:

Erdigunea itxita:

Oinezkoentzako gunea. Beraz, ibilgailuen trafikorako itxita, baimenduentzako izan ezik.       

Zaldizurreta kaleko bidegurutzea Ordiziarantz itxita ondorengo egun eta orduetan:

Maiatzaren 11 eta 18an: 19:00etatik hurrengo goizalderarte.

Maiatzaren 12an: 18:00etatik hurrengo goizalderarte.

Maiatzaren 13an: 17:00etatik hurrengo goizalderarte.

Maiatzaren 14an: 13:00etatik 15:30etara eta 18:00etatik hurrengo goizalderarte.

Maiatzaren 19an: 12:00etatik hurrengo goizalderarte.

Maiatzaren 20an: 17:00etatik 22:00etara.

Joan Iturralde kaleko bidegurutzetik barrendain plazarantz itxita:

Maiatzaren 12an: 11:30etatik 12:30etara eta 19:30etatik 20:30etara.

Ondorioz, herrirako sarrerak honako hauek izango dira: Antzizar bidegurutzetik Zaldizurreta eta Senpere kaleen arteko bidegurutzeraino (biribilgunea) eta Lazkaibar auzoan zehar.

Ordizia- Zumarraga norantza, irekita egongo da.