Parekidetasuna Beasaingo jendartean da lehiaketara aurkeztuko diren argazkiek azaldu behar duten gaia eta 2018ko udal egutegia osatzeko erabiliko dira

Astebetez luzatu da epea eta 27a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Helburua, Udalak urtero argitaratzen duen egutegirako argazki bilduma osatzea aitzakia hartuta, parekidetasuna eta berdintasunaren aldeko kontzientziazioan aurrerapausoa ematea da.

Izan ere, emakumeen eta gizonen parekidetasuna egoteko, berdintasunezko gizartea lortzea beharrezkoa da, gizarte bat non pertsona oro libre izango den bere gaitasun pertsonalak garatu eta erabakiak hartzeko, ohiko rolek sexuaren arabera ezartzen dituzten mugak izan gabe; gizarte bat non berdin aintzat hartu, baloratu eta bultzatuko diren emakumeek eta gizonek dituzten portaera, jomuga eta beharrizanak.

Ahozko adierazpen eta ohituretan, hizkuntza barne, ikuskizun arteetan, erabilera sozialetan, errituetan eta jai ekitaldietan, ohikoa da gizonen irudiak presentzi eta garrantzi handiagoa izatea. Argazki lehiaketara lan bat aurkezterakoan, parekidetasunaren aldeko irizpideak kontuan hartzea beharrezkoa izango da. Argazki atera berriak zein antzinakoak balekoak izango dira lehiaketan parte hartzeko.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak