Beasaingo Udalak herriguneko leiho eta balkoiak apaintzeko lehenengo lehiaketa antolatu du.Lehiaketa  horren helburua balkoiak eta leihoak zaintzea eta horiek apaintzen jarraitzeko ohitura berreskuratzea da.

Bertan ,Beasainen dauden etxebizitzen jabe edo errentariek har dezakete parte eta bertan parte hartu ahal izateko baldintzak apaindutako leiho eta  balkoi horiek kaletik begiratuta ikusteko moduan apainduta egotea eta  balkoiak  gutxienez ekainaren 15etik uztailaren 30era (biak barne) apainduta egotea dira.

Izen-emateari dagokionez, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua bidali edo iGunean (informazio gunean) egongo den orria bete eta han utziko da ekainaren  1etik 15era bitartean.

Lehiaketa honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu oinarrietan.

  pdf Lehiaketaren oinarriak (65 KB)