Gaur hasi eta maiatzaren 14era arte egongo da izena emateko epea irekita eta 2008-2012 urte artean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute 

Euskararen jakintza eta erabilera aisiarekin lotuta bultzatzea helburu duten udalekuak burutuko dira uztailaren 19tik uztailaren 28ra Bizkaiako Arratia eskualdeko Artea eta Zeberio herrietan. Udan euskara hobetu eta  naturaz gozatzeko aukera ederra eskaintzen du honela Beasaingo Udalak eta bide batez ere eskolen opor garaian familien kontziliaziorako lagungarria izango den zerbitzua izatea nahi du . 

Beasaingo Udalak, bizi dugun egoera berezi honek baldintzatuta osasun eta segurtasun neurriak kontuan izanda antolatu ditu udalekuak. Osasun agintariek ezarritako baldintzak betez parte hartzaile guztien osasuna bermatuko da. Egitasmo hau, udal gobernuaren legealdi planean helburu nagusien artean jasota eta iragarrita geratu zen eta konpromiso hori betez gauzatu du. 

Euskara, natura eta kirola

Euskara, natura eta aisi oinarritzat dituen egitarauarekin antolatutako udalekuak Bizkaiko Arratia-Nerbioi eskualdeko Artea eta Zeberio herrietan burutuko dira. 2021eko uztailaren 19tik 28ra luzatuko dira  eta 2008 eta 2012 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendutako udalekuak dira. 

Plaza kopurua mugatua da 50 haurrentzat eta izena emateko epea apirilaren 23tik maiatzaren 14ra egongo da irekita helbide honetan aurkitzen den galdetegia betez. Prezioak hauek dira: seme-alaba bat 150 euro; 2 seme-alaba 255 euro. Famili ugarien kasuan: seme-alaba 1 120 euro; bi seme-alaba 225 euro; hiru seme-alaba 300 euro. 

Informazio gehiagorako Beasaingo Udalera jo beharko da telefono zenbaki honetara deituz 943 028063 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. era idatziz.