Urtxintxa eskolarekin lankidetzan, Beasainen antolatuko den aisialdirako begirale titulua lortzeko ikastaroan izena emateko epea zabalik aurkitzen da.

Beasaingo Udalak honela, Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua eta Lanbidek eskaintzen duen ziurtagiri profesionala “SSCB2009” lortzeko aukera eskaintzen du herrian bertan burutuko den ikastaroaren bidez.

Ikastaroa urrian hasi eta datorren urteko maiatzean izango du amaiera.

Informazio gehiago eta baldintzak hemen.  

Argazkia: Urtxintxa

kartela Mesa de trabajo 1