Iazko arrakastaren ondotik berriz ere Beasaingo Udalak ekimen hau abian jarri du eta 2007-2011 urteetan jaiotako haurrei zuzenduta euskararen erabilera eta ezagutzan eragiteko helburua du

Nafarroako Astitz-ko aterpean uztailaren 20tik 29ra izango da egonaldia eta izen ematea zabalik dago jada

Haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera eta ezagutzan eragiteko helburuz antolatu ditu bigarren urtez Beasaingo Udalak uda honetarako Euskarazko Beasaingo udalekuak. Legealdi planean jasota geratu zen egitasmoa eta honen zabalkundea egiteko lehen urratsa iritsi da. Udalaren hizkuntza politika sailetik euskararen erabilera haurren artean sustatzeko ekimen honek iaz jaso zuen erantzuna ikusirik berriz ere antolatzea erabaki du Udalak.

Derrigorrezko hezkuntza formaletik kanpo, modu informalean aisialdirako udal eskaintza berri honek hizkuntzaren erabileran eragin nahi du. Orain artean Udalak abian jarritako egitasmoei batzen zaio Udalekuen egitasmoa; hizkuntza errefortzurako zerbitzua ikasturtean zehar aste egunetan ematen da bi udal espazioetan, hizkuntzarekin zailtasunak dituzten haurrei eta eskolatik kanpo euskaraz hitz egiteko aukera gutxi dutenei euskara hobetzeko zerbitzua emateko. Beste hainbeste gertatzen da kirolean euskara txertatzeko eta bultzatzeko egitasmoa “Euskara oinarritik”, zeina herriko bi kirol talde nagusietan lantzen ari den.    

Beasaingo euskarazko udalekuak uztailaren 20tik 29ra burutuko dira Astitzko aterpean (Nafarroa). 2007-2011 urteetan jaiotako haurrentzat zuzendua dago eta izen-ematearen hurrenkera errespetatuko bada ere beasaindarrek lehentasuna izango dute. Plaza kopurua 50 haurrentzako mugatua izango da eta prezioak ondorengoak:

Seme-alaba 1: 150,00€

2 seme-alaba 255,00€

Familia ugariek:

Seme-alaba 1: 120,00€

Bi seme-alaba: 225,00€

Hiru seme-alaba: 300,00€

Izena emateko epea irekita dago eta izena emateko pdf fitxa (170 KB) bete behar da eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar da. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero Beasaingo Udaleko 943 028063 telefonora deitu daiteke.

astitz 1