“Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainaren baitan udal liburutegiko 39 erabiltzaileek parte hartu dute apirileko zozketan

Beasaingo Udal bibliotekak aurten martxoan hasitako “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainaren baitan, irakurzaletasuna saritzen duten opariak banatzen jarraitzen du. Honela euskal literatura bultzatuz euskaraz irakurtzeko zaletasuna saritzeaz gain bibliotekako mailegutza zerbitzuaren erabilpena sustatu nahi da.

Apirileko zozketan udal liburutegiko 39 erabiltzaileek parte hartu dute eta horien artean egindako zozketako irabazlea Irati Otamendi Justo izan da. Olaia Eskitxabelek liburutegiko arduradunak eman dio Mirentxu liburu dendan erosteko 30 euroko txekea.

Gogoratu ekimen hau maiatzaren 31a arte luzatzen den “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainaren barruan kokatzen dela eta euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko opariak eta deskontuak daudela. Izan ere biblioteka mailegatutako euskarazko liburu bat irakurtzean, liburuari buruzko fitxa bat bete eta erosketarako %35ko deskontu txartela jasoko du Mirentxu liburu-dendan erosteko. Horretaz aparte, hilabeteko parte hartzaileen artean 30€ko erosketa txekea zozketatuko da liburutegian eta hurrengoa maiatzari dagokiona, ekainaren hasieran burutuko da.