Erabiltzaileen eskaera eta proposamenei erantzun diete Udal arduradunek eta horretarako makina berri gehiago jarri dira eta egiten den ariketa fisikoaren baitan banatu dira 

Hiru egunetako lanen ondoren itsura berri bat dauka Antzizar kiroldegiko gimnasioak. Udalak helburu bikoitza bete nahi izan du moldaketa berri hauekin. Batetik erabiltzaileen beharrak asetu asmoz, kalitatezko instalazio egokia atondu du egungo beharrei egokituz eta bestalde honela, bazkideen fideltasuna bereganatu nahi da.

Berrikuntza nagusiak hauek dira; eskari edo erabilera gehiena zuten makinen kopurua handitu da erabiltzaileen eskariari erantzuteko. Beste alde batetik gimnasioa berrantolatu da. Egiten den ariketa fisikoaren arabera makinak taldeka espazio edo eremu ezberdinetan batu dira, honela ordenatuago egon dadin gimnasioa.

Honela bada, erosi den ekipamendu berria hau izan da; korrika egiteko Technogym Excite 600 Led 4 zinta, kardio ariketa desberdinak egiteko Adaptative Motion Trainer AMT 835 2 makina, kardio eliptika Technogym Syncro Excite 1000 Led Eliptika 1, indarra lantzeko erabilpen anitzeko Technogym makinak Multipower Element MB83 1, etzanik hankak lantzeko Leg Curl Slection ML1000 1, prensa inklinatua Pure Strength MG7500 bankuak 2, eta zenbait koltxoneta ere erosi dira. 

gimansioa1gimnasioa