Udaletxeko batzar aretoan lehen hezkuntzako haurren familiei zuzendutako Familianitz karta-joko tailerra burutuko da eta Igartzako jauregia gauez ostadarreko koloreekin argiztatuko da

Datorren astelehenean ospatzen den LGTBIQ pertsonen eskubideen nazioarteko eguna ospatzen dela eta, Beasaingo Udalak egun honetako aldarrikapenarekin bat egingo du. 

Ongizatea eremu eta kolektibo guztietara zabalduz genero aniztasunaren egungo errealitateari erreparatzea ere udal gobernuaren ardura bada eta hori horrela LGTBIQ pertsonen harrotasunaren egunean ere kolektibo hauekiko errespetua eta aitortza beharrezkoak dira.

Beasaingo Udalak, pertsonak helburu hartuta, LGTBIQ kolektiboaren errealitatea eta egoera ikusarazi eta honen aldeko sentsibilizazioan eta aitortzan pausoak ematen jarraitu behar da, elkarrekiko errespetuzko harremanak sustatu eta genero edo sexuzko diskriminazio mota guztiak albo batera uztea beharrezkoa delako. 

 Tailerra eta gaueko argiztapena 

Hori horrela eta Trans zikloaren amaierari emango dion igandeko Bertso trans saioaren ondotik, ekainaren 28an lehen hezkuntzako haurren familiei zuzendutako Familianitz izeneko tailerra antolatu du udaletxeko batzar aretoan. Tailer honetan landuko den karta-jokoaren bidez famili aniztasunaren gaia landuko da. Tailer honetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 688 768608 zenbakira whatsapp mezua bidalita. Iluntzean Igartzako jauregia ostadarraren kolorez argiztatuko da.

familianitz eus