Seinaleztapen horizontalaren eta bide-marren azken bi aldaketekin, arrisku-egoerak desagerrarazi nahi dira

Udalerrian bide-segurtasunean eta trafikoan egindako hobekuntzen helburua ibilgailuen trafikoaren segurtasuna hobetzea eta talka-arriskua ezabatzea izan da.

Horrela, funtsezko bi aldaketa egin dira seinale horizontaletan eta bide-marretan udalerriko bi puntutan. Lehenengo aldaketa Katea kalean egin da. Bertan, aparkalekuak mugatzen dituzten arrastoen orientazioa aldatu da, ibilgailuek atzera eginez aparkatu behar izan dezaten. Aldaketa horrekin, aparkalekutik irtetean, ibilgailuak errepidera sartuko dira zirkulazioaren noranzkoan, eta hurbiltzen ari diren gainerako ibilgailuak hobeto ikusiko dituzte.

Beste aldaketa Gurea gasolindegitik, Bernedoeneako aparkalekuan, osasun-zentrora doan zirkulazio-erreian egin da. Aldaketarekin lehentasuna izango dute aipatutako bidetik datozenek eta ez diete bidea utzi beharrik izango orain arte bezala, Osasun-etxearen albotik hurbiltzen direnei, eta hauek izango dira nahitaez gelditu beharko dutenak marraztu den Stop seinaleztapen berriarekin.

trafikoa anbulategiaAnbulategitik datozenak derrigor geratu beharko dute trafikoa katea kalea webAparkalekuen norabidea aldatuta segurtasunean irabazi da