Mugikortasun urriko pertsonek, modu eroso eta azkarrean aparkatu ahal izango dute ibilgailua Udalak baimendutako aparkaleku hauetan kokatu dituen sentsoreei esker

Herritarren ongizateari begira gauzatu den azken berrikuntza martxan dago udalerrian. Udal gobernuak honela herri eroso, atsegin, irisgarri eta jasangarriago bat eraikitzen jarraitzeko helburuari lotuta, etengabeko hobekuntza lanetan beste pauso bat eman du.  

Bide horretan, aste honetan, mugikortasun urria duten pertsonentzako Beasainen dauden aparkalekuak kontrolatzeko sentsoreak jarri dira. Udalak, baliabide honekin, hutsik dauden aparkalekuak modu erraz eta azkarrean aurkitzeko bitartekoa jarri nahi izan du herritarren kolektibo honen eskura.

Informazioa publikoa da eta edozeinek eskura dezake. Sarbidea Beasaingo Udalaren aplikazioaren bidez edo Parking Gapp aplikazioaren bidez izango da, biak doakoak. Horiei esker, kokapen batetik gertuen dagoen plaza librea aurki daiteke, eta aplikazioak bertara modu erraz eta intuitiboan iristeko aukera ematen du.

Monitorizazioa asfaltoaren gainean jarritako sentsore batzuen bidez egiten da. Sentsore horiek autorik aparkatuta dagoen atzematen dute. Sentsore horiek udalak, plaza horien kudeaketa hobetzeko, aldatzeko edo kopurua handitzeko ere erabiliko ditu, okupazio-tasaren eta urtean zehar duten erabileraren arabera.

Azken belaunaldiko teknologia hau, Imagina Ingenio SL enpresa galiziarrak garatu du, Narrowband sareen bidez. Teknologia horrekin, hiriak gero eta inteligenteagoak bilakatuko dira, eta errazagoa eta merkeagoa izango da mota guztietako aldagaiak monitorizatzeko sentsoreak instalatzea.  Hiri Adimenduna izenarekin ezagutzen da teknologia hauen ezarpena.

Udalek, hiriak hobeto kudeatzeko ez ezik, eta gizarteak geroz eta gehiago eskatzen dituzte teknologia hauek, ibilgailuen joan-etorriak eta gas kutsakorren emisioak murrizten laguntzen baitute.

parking sentsorek 2