Martxoaren 20an irekiko da izena emateko epea eta plazak bete arte egongo da zabalik. 2010-2014 urte artean jaiotako 50 haurrentzako lekua dago eta beasaindarrek lehentasuna izango dute

Euskararen jakintza eta erabilera aisiarekin lotuta bultzatzea helburu duten udalekuak burutuko dira uztailaren 17tik 26ra Lekarozko “Valle de Baztan” Gazte-aterpetxean. (Nafarroa). Udan euskara hobetu, erabilera indartu eta naturaz gozatzeko aukera ederra eskaintzen du honela Beasaingo Udalak eta bide batez ere eskolen opor garaian familien kontziliaziorako lagungarria izango den zerbitzua izatea nahi du. 

Beasaingo Udalak, haurren artean euskararen jakintza eta erabilera indartzeko helburuari tinko eutsiz jarraitzen du. Gure hizkuntzaren sustapena aisiarekin lotu nahia eta giro euskaldun batean natur ingurunean txertatutako eremu bat aukeratuta antolatu ditu aurten ere euskarazko udalekuak. Egitasmo hau, udal gobernuaren legealdi planean helburu nagusien artean jasota eta iragarrita agertzen da eta konpromiso hori betez gauzatu du. 

Euskaraz naturaz gozatu

Euskara, natura eta aisia oinarritzat dituen egitarauarekin antolatutako udalekuak Baztango Lekaroz herriko “Valle de Baztan” gazte-aterpetxean burutuko dira. 2023ko uztailaren 17tik 26ra luzatuko dira  eta 2010 eta 2014 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendutako udalekuak dira. 

Plaza kopurua mugatua da. 50 haurrentzako lekua izango da eta izena emateko epea martxoaren 20an irekiko da. Helbide honetan aurkitzen den galdetegia betez izena eman beharko da. Plazak bete arte zabalik egongo da izen ematea eta haur beasaindarrei emango zaie lehentasuna.  

Prezioak

Prezioak hauek dira: seme-alaba bat 150 euro; 2 seme-alaba 255 euro. Familia ugarien kasuan: seme-alaba bat 120 euro; bi seme-alaba 225 euro; hiru seme-alaba 300 euro. 

Informazio gehiagorako Beasaingo Udalera jo ahal da telefono zenbaki honetara deituz 943 028063 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. era idatziz.  

Albergue Juvenil Valle de Baztan Lekaroz Navarra 01

Albergue Juvenil Valle de Baztan Lekaroz Navarra 08