“Zabaldu ateak barruan duzun artistari” lelopean Udalak ikasturte berriari begira Urbieta arte plastikoetako zentroan eskainiko diren tailerren berri eman du

Sormena, irudimena eta esku-lanei loturiko ikastaro eta tailerrek Urbieta eraikina izango dute beste urte batez topagune. Ikasturte berriari begira Udalak sustatu eta lagunduko dituen jardueren berri eskuorri bidez zabaldu da jada udalerriko etxe guztietan. 

“Zabaldu ateak barruan duzun artistari” leloak iragarri ditu arteari lotuta eskaintzen diren jarduerak. Hala nola, Balleta, marrazketa eta pintura, zeramika eta esmaltea, argazki tailerra eta antzerki tailerra. Guztiak, Urbieta arte plastikoetako zentroan eskainiko dira eta bakoitzari buruzko informazioa, izena emateko bideak eta beste hainbat xehetasun pdf eskuorrian (2.69 MB) agertzen dira. Ikastaro hauekin, artearekin lotura duten alor ezberdinen eskaintza luzatu nahi die herritarrei Udalak.

 Urbieta TRIPTICO ok page 0002Urbieta TRIPTICO ok page 0001