Urtarrilaren 6a arte egongo da irekita eta argazki irabazleak zein lehiaketan parte hartu dutenak egongo dira ikusgai

Udal egutegia goizetan Igunean eta arratsaldetan Usurbe antzokiko erakusketa aretoan banatuko da doan

Guztira 16 egileen 48 argazki daude erakusgai Usurbe antzokiko erakusketa aretoan.

Bertan Udalak jaso dituen eta oinarrietan eskatzen ziren irizpideak bete  dituzten argazkiak ikusgai egongo dira datorren urtarrilaren 6ra arte.

Erakusketaren inaugurazioarekin batera, argazki lehiaketaren sari-ematea egin zen. 2019ko Udal egutegiaren  gaia “Beasain gauez” izan da eta argazki irabazleak  Udalak, gai ezberdinak landuz, urtero argitaratzen duen egutegiko azala eta hamabi hilabeteak osatzeko erabili dira.

Gogoratu 2020rako egutegiaren gaia “Beasaingo natur ondarea eta ingurunea” dela, eta oinarriak web orrian dagoeneko argitaratuta daudela.

Egutegia doan banatuko da Udaletxeko herritarrentzako informazio gunean (Igunea) goizero 8:00etatik 14:00etara eta Usurbe antzokiko erakusketa aretoan, bertan, 19:00etatik 21:00etara.

2019ko egutegirako argazki sarituak honako egile hauenak izan dira:

  1. Iñaki Erauskin Urretabizkaia urtarrila
  2. Xabier Garmendia Garcia otsaila
  3. Daniel Merino Benito martxoa
  4. Andrés Lekuona Aiestaran apirila
  5. Patxi Goikoetxea Alkorta maiatza
  6. M. Gema Artola Artola ekaina
  7. Iñaki Erauskin Urretabizkaia uztaila
  8. J. Enrique Ripa de Bobadilla abuztua
  9. Imanol Zubiaurre Bengoetxea iraila
  10. Andrés Lekuona Aiestaran urria
  11. M. Gema Artola Artola azaroa
  12. Xabier Garmendia Garcia abendua
  13. Andrés Lekuona Aiestaran portada

argazki lehiaketa egutegia2019 1