Gaurtik aurrera Euskaraldia 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko norbanakoen izen-emate epea irekita dago beasaindarrentzako

Beasaingo Udalak euskararen normalizazioaren alde hizkuntza ohiturak aldatzeko babestu eta bultzatutako Euskaraldiak iaz hasi zituen bere lehen prestakuntza lanak herrian. Gaur izenematea ireki bada ere, irailaren21ean kale animazioaren bitartez ekingo dio Beasaingo taldeak egitasmo hau herritarren artean ezagutarazteari. Hori horrela, ostiralero, irailaren 21etik azaroaren23 arte, informazio mahaiak jarriko dira Zubimuzu plazan, bertan izena emateko aukera eskainiz.

Honekin guztiarekin beasaindarrak azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte “Ahobizi” eta “Belarriprest” izatera gonbidatu nahi dira. Hau da, ahobiziak euskaraz hitz egiteko gai direnak izango dira eta belarriprestak euskaraz hitzegiten ez badakite ere ulertzeko eta entzuteko prest agertuko dira. Ohitura linguistikoak aldatu eta euskaraz 11 egunez aritzea izango da helburu nagusia, azaroaren 23a eta abenduaren 3a bitartean.

Euskaraldia ezagutarazi eta parte hartzeko ekimena

Beasaingo Euskaraldiaren talde eragilea irailaren21ean, ostirala, arratsaldeko 17:30n Beasaingo plazan elkartuko da Kale animatzaileekin; hauek “Ahobizi eta Belarriprest” izatea zer den azalduko diete herritarrei. Ondoren, 18:30tanetorriko dira trikitilariak eta 19:00tan hasiko da kalejira. Izen-emate mahaia ere bertan izango da.

Beasaingo Udalak babestu eta bultzatuta Euskaraldiaren talde eragilea lanean dabil iaztik herriko elkarte eta eragile guztiekin. Helburua, ahalik eta herritar gehien hurbiltzea egitasmo honetan parte hartzera da. Izenematea Beasaingo Euskaraldiaren webean ere egin daiteke https://beasain.euskaraldia.eus/ .

Irakurle taldea ere Euskaraldian

Dagoeneko badira elkarte batzuk Euskaraldiaren egitarauan euren jarduerarekin zerikusia duten ekintzak proposatu dituztenak herritarrei. Irakurle taldeak esaterako atzo burutu zuen bilera udaletxean azaroan egingo duen bi liburuei buruzko irakurketa aprobetxatuz herritarrak gonbidatzeko.

euskaraldia irakurle taldea20180920