Sari eta aipamen bereziak iragarrita, mendi-korrikalariak aurten egindako merituak izan dira Sari Nagusia emateko arrazoiak epaimahaiaren iritziz

Urtean zehar kirol munduan jardun diren beasaindar norbanako, elkarte, babesle eta antolatzaileak bildu zituen aurtengo sari emate galak

Elena Calvillo izan da Beasain Kirol Sari nagusia aurtengo sarietako epaimahaiak aho batez erabakita. Kirolzalea betidanik, gaztetan krosean, baita errugbian ibilitakoa. Ongi daki 52 urteko kirolari honek lana eginez eta etengabea izanez azkenean emaitzak jaso egiten direla. Ehunmiletako podiumean bigarren izan zen 2014, 2017, 2018 eta 2019 urteetan. Aurten, lehen aldiz, 168 kilometrotako lasterketan irabazle izan da bere marka pertsonalik onena eginez. 

Igartza jauregian burututako VI. garren Beasain Kirol Sarien galan jakitea falta zen sari bakarra zen Sari Nagusia. Irabazlearen izena Elena Ruiz kirol zinegotziak irakurri zuen jauregia bete zuten ikusle guztien aurrean. Txalo zaparrada luze eta bero batekin jaso zuten guztiek Elena Calvillo eskenategian.

Gainontzeko aipamenen eta sarien banaketa jakina zen aldez aurretik iragarrita bait zeuden. Une hunkigarriak gertatu ziren aipamen-sarien banaketan, esaterako Enai Pacual edo Asier Larrañagaren momentuak esaterako. 

Beasaingo Udalaren youtubeko kanalak zuzenean eman zuen gala, eta ikusgai dago bertan. Era berean, ekitaldiko irudiak ere laster egongo dira Udalaren argazki galerian. 

Urteko aipamen bereziak:

  • Emakumezkoen Lasterkari Taldea (Bealak Kluba)
  • Izaro Jerique, Maria Izquierdo eta Eneko San Roman (Lorea CEWK wushu)
  • Emakumezkoen Esparru eta Pagoeta saskibaloi taldeak (BKL saskibaloia)
  • Gizonezkoen Arri eta Murumendi saskibaloi taldeak (BKL saskibaloia)
  • Jone Gisasola (Eski Alpinoa)
  • XV. Mendi Astea (Arrastaka eta Aizkorri Mendizale Elkarteak)
  • X. Igartzako Mendi Duatloia (Trigoi eta Igarloi)
  • Enai Pascual (Saskibaloiko jokalaria)
  • Joseba Andoni Erauskin “Pepe” (BKL saskibaloia)
  • Urko Etxebeste (Atletismoa)
  • Asier Larrañaga (Eskubaloia)
  • Beñat Urretabizkaia (Powerlifting)
  • Iñigo De la Hera (Gipuzkoa Basket saskibaloia)

Urteko sariak:

Emakumezko kirolaria edo taldeari saria: Elena Calvillo Arteaga (mendi lasterkaria)

Gizonezko kirolaria edo taldeari saria: Ekain Imaz Agirre (Errugbi jokalaria)

Urteko kirol jardunaldia: Goierriko Mendizale Beteranoak 

Erakunde babeslea: Indar Ingeteam

Beasaingo Udalak izendatutako Ohorezko Beasain Saria: Beasain Kirol Elkartea (2. RFEF mailara lortutako igoera)

 

kirolsariak aurrerapena web 008 MeetmeintheNorth2022

kirolsariak aurrerapena 005 MeetmeintheNorth2022 web

kirolsariak aurrerapena 001 MeetmeintheNorth2022