Gainontzeko sari eta aipamen bereziak iragarrita zeuden eta une hunkigarrienak sari postumoa eta beasaindar kirolari olinpikoei ohorezko sari ematea izan ziren

Loinatz Txirrindulari Elkartearentzat izan da Beasain Kirol Sari nagusia Espainiako emakumezkoen kopa antolatu izangatik. Emakumezkoen Txirrindularitzaren festa izan genuen Beasainen. Ia 500 emakume txirrindularien partaidetza. Ikuskizun aparta, maila gorena, antolakuntza bikaina, zabalkundea, elkarlanaren eredu. Goi mailako kirol jardunaldiaren antolakuntza borobila emakumezkoen txirrindularitza sustatu eta Igartza Saria sortu izanagatik. 

Igartza jauregian burututako V garren Beasain Kirol Sarien galan jakitea falta zen sari bakarra zen Sari Nagusia. Irabazlearen izena Elena Ruiz kirol zinegotziak irakurri zuen jauregia bete zuten ikusle guztien aurrean. Txalo zaparrada luze eta bero batekin jaso zuten guztiek Victor Martines Loinatz TEko ordezkaria.

Gainontzeko aipamenen eta sarien banaketan ez zen ezustekorik egon aldez aurretik iragarrita bait zeuden. Une hunkigarriena eta historikoa, Roberto Turrientes “Turri”ren seme-alabek sari postumoa jaso zutenean eta beasaindar kirolari olinpikoek ohorezko saria jasotzean gertatu ziren. 

Beasaingo Udalaren youtubeko kanalak zuzenean eman zuen gala, eta helbide honetan ikus daiteke. Era berean, ekitaldiko irudiak argazki galeria honetan daude ikusgai. 

Urteko aipamen bereziak:

  • BKL: Emakumeen Ligako Euskal Kopa.
  • Goierri Gorri: Emakumeen Partaidetza Kirolean.
  • Asmube: Entitateen arteko elkarlana.
  • Caribeños: Sofbolean Gipuzkoako eta Euskadiko Txapeldunak.
  • Unai Mendia: Futbolean maila igoera Rayo Vallecano taldearekin.
  • Beñat Turrientes, Aritz Aldasoro eta Imanol Galarreta: Futbolean maila igoera Sanse taldearekin.
  • Mikel Larrañaga: Eskubaloian ibilbide eredugarria.
  • Aritz Imaz: Futbolean ibilbide eredugarria.
  • Arku Tiroketa Kluba: 30 urte. 

Urteko sariak

Emakumezko kirolaria edo taldeari saria:

Oneka Sanchez (Txirrindularitza) 

Gizonezko kirolaria edo taldeari saria: 

Xabier Martin (Errugbia)

Urteko kirol jardunaldia: 

Txirrindularitzako Emakumeen Espainiako Kopa (2021.04.25)

Erakunde babeslea:

Taller Mecánico Txindoki, S.L. (Igartza Igeriketa)

Sari postumoa 2020:

Roberto Turrientes

Ohorezko Beasain Saria: Kirolari Olinpikoak

  • Harri Garmendia (Los Ángeles 1984) 
  • Xabier Aldanondo (Seúl 1988) 
  • Amaia Andrés (Barcelona 1992)