Pilota profesionalarekin hitzordu berria Beasaingo Antzizar kiroldegian

Hitzordua ostiral honetan, hilak 26, izango da gaueko 21:00etan Antzizar kiroldegiko frontoian. Lau terdiko Eusko Label txapelketa Beasainen jokatuko da profesional eta promozio mailako partiduetan. 

Jaialdiko kartela honako hau da: 

Lehen bikotekako partidua:

JAKA - LADIS GALARZA & ARTEAGA II - ESKIROZ

Ondoren, 4 ½ko Eusko Label txapelketa LEM.P 2018:

BENGOETXEA VI - ELEZKANO  II

Jarraian, 4 ½ko Promozio Txapelketa (Finlaurreko Ligaxkako 3. partidu erabakikorra)

PEÑA II – PEIO ETXEBERRIA

Sarrerak eskuratzeko, aurresalmentan 20 euroan salduko dira (entradasfrontón.com) eta takilan 25 euroan.

Beasaingo Udalak honela herrian pilota eta kirol honekiko zaletasuna pizteko ahaleginean jarraitzen du. Murumendi pilota eskolarekin eta kirol fundazioaren bidez iaz pilota enpresa nagusienekin hitzartutako akordioari esker, goi mailako pilotarien arteko partiduak Beasainen jokatzeko konpromisoa lortu zuen. 

ETBk zuzenean eskainiko du jaialdia.