Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko ikasleen proiektua gauzatu du Udalak saltokiekin elkarlanean eta tokiko merkataritzan erosteko pizgarria izatea du helburu

Moda desfilearen bukaeran udalerriko establezimenduetan erosteko txekeak zozketatuko dira

Beasaingo Udalak udalerriko merkataritza eta zerbitzu sektorea bultzatzeko konpromisoari lotuta jarraitzen du. Eguberrien atarian, udalerrian erosketa eta kontsumoa bultzatzeko ekimenak abian jartzea du eginkizun tokiko ekonomia zirkularra aktibatzea funtsezkoa baita Beasain herri bizia eta dinamikoa izaten jarraitzeko eguneroko ohituretan eta bizitzan. Kasu honetan, Merkataritza-sarea indartzeko sentiberatze kanpainek izan dezaketen eraginaz haratago, oraingoan dendetako produktuak modu ikusgarrian erakusteko moda desfilea antolatu du udalak merkatariekin elkarlanean. 

Ideia honen proposamena baina, Arrasateko LEIN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko ikasle talde batek aurkeztua izan da. Udalak bultzatu eta babestuta, ekimena ikasle taldeak antolatu eta aurrera eraman du herriko saltokiekin lankidetzan. 

Produktuak ezagutaraztea

Moda desfilea azaroaren 11n arratsaldeko zazpietan Gernika pasealekuko frontoian egingo da. Bertan, herriko 12 saltokik hartuko dute parte eta ekintza honen helburua Beasaingo establezimenduak eta bertan saltzen dituzten produktuak ezagutaraztea da. Parte hartuko duten saltokiak hauek dira: Truk, Xalo, Mirari, Vicuña, Anitz, Cortés, Ouka, Arnedoko txokoa, Andreak, Urrezko haria, Imaz, Khaos eta kea. 

Egungo modarekin zerikusia duten jantziak, osagarriak, oinetakoak eta optikako produktuak erakutsiko dira desfilean. Arropari dagokionez denda baikoitzak bost arropa-multzo erakutsiko ditu. Hauek erakusteko modeloen artean hainbat herritar izango dira. 

Erosketa txekeen zozketa

Moda desfilearen bukaeran udalerriko establezimenduetan erosteko 50€-ko 10 txeke eta 100€-ko 3 txeke zozketatuko dira.

Zozketan parte hartu nahi duenak herriko establezimenduetan egongo diren kutxetan erosketa tiketa utzi behar dute izen deiturak eta telefono zenbakia jarrita eta txekeen zozketa lehen aipatu bezala moda desfilearen ondoren egingo da.

KARTELA PASARELA 2