Maria Luisa Urrestarazu Telleria, Ondarre baserrikoa (Arriaran),  izan da aurtengo baserritar omendua

Beasaingo XXXII. Errezil sagar lehiaketa eta XXXIV. Fruitu, barazki eta lore lehiaketa burutu dira urriko azken astearteko azokan. Urteroko legez, azokako ekoizle helduenari egiten zaion omenaldian aurten Maria Luisa Urrestarazu Telleria, Ondarre baserrikoa, (Arriaran)  izan da omendua. Leire Artola alkateak lore sorta oparitu dio eta Aurtzaka dantza taldeko Mikel Intxaustik agurra dantzatu dio, Iban Irazustabarrena txistulariaren doinuekin. 

Lehiaketei dagokionez, behean agertzen dira aurtengo sarituak. Sariak eta garaikurrak banatzen Beasaingo alkatea Leire Artola, merkataritza arloko Elena Ruiz zinegotzia eta epaimahaikide izan diren Manex Aranburu Goimen eskualdeko landa garapenerako elkarteko gerentea eta Carmen Gimeno, Ordiziako nekazaritza bulegoko burua izan dira. Garaikurrak Beasaingo Buztiña zeramika tailerreko kideek eginak izan dira. 

Aditu hauen iritzian, gaur azokako postuetan ikusi ahal izan denez produktuen eskaintza oparoa eta freskoa izan da. Azken egunetako euriek lagunduta, emaitza emankorra izan da gure inguruko baratze eta sagastietan. 

Beasaingo azokako ekoizleen artean burutzen den urteroko lehiaketa honek, bertako baserritarren lana balioan jarri eta saritzea du helburu. Udalak bertako eta garaian garaiko produktuen kalitatea eta kontsumoa sustatu nahi du kontsumitzaileak azokara erakarriz lehen sektorea indartzearren.    

Sarituak

XXXII. Errezil sagar lehiaketa 

  1. Patxi Arizmendi -Iturriotz baserria (Arama)
  2. Mª Rosario Txintxurreta Ganzarain -Atari-eder (Altamira)
  3. Asun Etxeberria Otaegi -Usurburu baserria (Gaztelu)

XXXIV. Fruitu, barazki eta lore lehiaketa 

  1. Josetxo Mendia Azurmendi -Altzibar baserria (Zegama)
  2. Patxi Arizmendi Amundarain -Iturriotz baserria (Arama)
  3. Zugaitz Ibañez Ortilles -Aritzeta baserria (Tolosa)

Maria Luisa Urrestarazu TelleriaMaria Luisa Urrestarazu Telleria, Ondarre baserrikoa, (Arriaran)  izan da omendua

1. saria. Josetxo Mendia Azurmendi Altzibar baserria Zegama1. saria. Josetxo Mendia Azurmendi Altzibar baserria Zegama (Fruitu, barazki eta lore lehiaketa)

2. saria. Patxi Arizmendi Amundarain Iturriotz baserria Arama2. saria. Patxi Arizmendi Amundarain Iturriotz baserria Arama (Fruitu, barazki eta lore lehiaketa)

3. saria. Zugaitz Ibañez Ortilles Aritzeta baserria Tolosa3. saria. Zugaitz Ibañez Ortilles Aritzeta baserria Tolosa (Fruitu, barazki eta lore lehiaketa)

1. saria. Patxi Arizmendi Iturriotz baserria Arama1. saria. Patxi Arizmendi Iturriotz baserria Arama (errezil sagar lehiaketa)

2. saria. Mª Rosario Txintxurreta Ganzarain Atari eder Altamira2. saria. Mª Rosario Txintxurreta Ganzarain Atari eder Altamira (errezil sagar lehiaketa)

3. saria. Asun Etxeberria Otaegi Usurburu baserria Gaztelu3. saria. Asun Etxeberria Otaegi Usurburu baserria Gaztelu (errezil sagar lehiaketa)