Emaktiva programaren bidez, lana bilatzeko zailtasunak dituzten emakumeei laguntza eskaini nahi zaie

Enplegurako zailtasunak dituzten emakumeen enplegugarritasuna hobetzeko programa da Emaktiva. EDE FUNDAZIOAren barnean kokatzen den egitasmo honen bidez, emakumeen beharretara egokitutako ibilbideak egiten dira eta lana aurkitzen laguntzen zaie haien autonomia handitzeko. Gizarte-sentsibilitatea duten enpresak, erakundeak eta pertsonak bilatzen ditu,  Emaktivan parte hartzen duten emakumeak laneratzen laguntzen dutenak. Hau guztia ikuspegi feminista baten bitartez eta ingurune komunitario eta euskal enpresekin sarean lan eginez. 

Helburua, Beasaingo eta eskualdeko emakumeei beraien ibilbidea ezagutu, lan-aukerak aztertu eta horren baitan laguntza espezializatua eskaintzea da.

Tailerrak Goiekin 

Martxotik esparru honetan lanean dabiltza Goierriko hainbat herritako emakumeekin. Goiekin kokatzen dira Ordiziako Arranomendia 5 zk.an, NBF Eraikinean, eta bertan taldeko ekintzak eta gizarteratzeko laguntza pertsonalizatuak lantzen dituzte. Banakako esku-hartzeen eta talde-ekintzen bidez, eskualdeko emakumeei laguntzea da helburua, honako hauek eskainiz:


- Desberdintasunak ikusaraztea eta prozesu pertsonaletan ondorio desahaldunez jabetzea
- Proiektu pertsonal eta profesionalekiko lotura;
- Lana bilatzeko motibazioa eta aktibazioa berreskuratzea;
- Enplegua bilatzeko tresnak garatzea;
- Lan-aukerak identifikatzea: non dauden, nola bilatu, etab.

2023 urtean zehar hainbat arlo garatzen dabiltza; enplegarritasun tailerrak, enplegua bilatzeko ahalduntze digitala, laguntza eta jarraipen pertsonalizatuak eskainiko dituzte. Enpresen parte hartzearekin ere lan egingo dute.

Hori guztia enpresekiko lankidetza eta bitartekaritzako zerbitzu baten laguntzarekin, enplegu-aukerak sortzeko, laneratzea errazteko.

Goierriko emakumeek Emaktivako ateak zabalik izango dituzue beti, edozein unetan ibilbidea hasi daiteke, datarik eta eperik gabe. 

Informazio gehiago: 691 01 90 38

Lankidetza hitzarmena

Egitasmo hau gauzatzeko, lankidetza-esparru bat ezarri da GOIEKIrekin hitzarmen bat sinatuta. Lankidetza hau “Gizarteratzeko eta Laneratzeko ibilbide integratuak, pertsonari egokituak: prestakuntzatik enplegura” proiektuaren barnean kokatzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Goierriko Ekimena S.A.ren arteko hitzarmenaren bitartez, enpleguaren sustapena eta gizarteratzea  “elkar-EKIN lanean”  proiektua lantzen ari dira. 

Emaktiva 

Emaktivan, Europako Gizarte Funtsarekin, Lanbiderekin eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiekin batera finantzatutako programan (Elkar ekin lanean dekretua), ikuspegi feminista zeharka ageri da; izan ere, enpleguarekin lotutako genero-rolak ikusarazi behar dira, eta rol horiek emakumeek lan-merkatuan duten egoeran eragiten dute, enplegurako bidean aurki ditzakegun oztopoak hausteko.