Prozesu honetan inkesta bat irekia dago iada, 16 urtetik gorako pertsona guztiei zuzendua. Galdetegia formatu fisikoan udaletxeko sarreran aurktizen da baita ere

Planean sartuko diren gaiei buruzko bizipenak eta iritzi pertsonalak adierazteko tresna da inkesta eta zabalik egongo da azaroaren 30a arte

Beasaingo Udala Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako bigarren Plana prestatzen ari da 2023-2027 aldirako. Dokumentu horrek zehaztuko du berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko lan-ibilbidea herri mailan, eta Udala bera eta Beasaingo emakume eta gizonak hartuko ditu barne.

Planak legeria berria eta Udal gobernuak berdintasunaren arloan dituen erronkak biltzen ditu. Ekimen honek, gainera, gizarte aldaketarako erronkak proposatzen ditu, lau ardatzetan antolatuko direnak eta datozen bost urteetan esku-hartze publikoa bideratuko dutenak, gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, ekonomiaren eta gizarte antolaketaren eraldaketa eta indarkeria matxistarik gabeko bizitza bultzatuz.

Inkesta eta tailerrak

Bigarren Berdintasun Plana egiteko prozesuan, herritarrek parte hartu ahal izateko inkesta ireki da, euren ikuspuntua eskaini nahi duten 16 urtetik gorako pertsona guztiei zuzenduta. Hala nahi dutenentzat, galdetegia formatu fisikoan ere eskuragai aurkitzen da udaletxeko sarrera nagusian. Inkestaren helburu nagusia herritarrei tresna bat eskaintzea da, Planean sartuko diren gaiei buruzko bizipenak eta iritzi pertsonalak adierazi ahal izan ditzaten. Galdetegia betetzeko epea azaroaren 30 arte egongo da zabalik.

Prozesu honetan, funtsezkoa da herritarrek eta elkarteek berdintasunaren alorrean dituzten iritziak eta jakinminak ezagutzea. Aurrerago, tailer irekiak egingo dira, galdetegian jasotzen ez diren gaiak sakon lantzeko.